Zabalgana Osasun Zentroko 'ume sorosleak'

Gasteizko 125 neska-mutiko inguru prestatu dira sorosle moduan “Ume sorosleak” programan, 2017ko lehendabiziko seihilekoan. Arrisku egoerak aurreikusten ikastea eta norberaren babesa eta prebentzioaren oinarrizko neurriak ezagutzea da larrialdietako tailer honen asmoa.

Beatriz Noarbe

Araba ESIko Zabalgana Osasun Zentroan aurrera eramandako esperientzia dugu, beste behin auzoko herritarrei ateak ireki dizkien zentroa; honela, txertatuta dagoen komunitateko partaideekin harremanak estutzen dituelarik.

Beatriz Noarbek, pediatriako erizainak eta Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Larrialdietako eta Emergentzietako aditu unibertsitarioak, diseinatu du jardun komunitario hau, Lehen Hezkuntzako 3.mailako neska-mutikoei zuzendutakoa. Hau guztia aurrera ateratzeko erizainen laguntzaz gain, praktiketan dauden ikasleen eta zentroko administrarien laguntza behar izan du.

Tailerraren helburuak honako hauek dira:

  • Osasun zentroko langileengana hurbildu eta konfiantzazko giroa sortu.
  • Norberaren osasunaz arduratu.
  • Bizitzako arrisku egoerak edo pertsonen integritaterako arriskutsuak izan daitezkeen egoerak identifikatu.
  • Emergentzia kasuetan oinarrizko zaintzarako automonia lortuaz joan.
  • Norberaren babeserako eta prebentziorako neurriak ezagutu.
  • Larrialdiak kudeatzen ikasi; honela hainbat gaitasun garatuko dituzte eta horiek izango dira larrialdietako telefonoarekin (112) komunikazioa erraztuko dutenak.

2017ko lehendabiziko seihilekoan bost taldek parte hartu dute, bataz beste Zabalganako Ikastetxeko Haur eta Lehen hezkuntzako 25 ikaslez osatua. Tailerrak euskaraz izan dira eta ordu t'erdiko iraupena izan dute.

Saioetan, rol jokoen bidez, honako egoera hauen aurrean jokatzen ikasten dute: konorterik gabeko pertsonen aurrean zer egin, erredura baten aurrean, sute baten aurrean nola jokatu, “nire arropa sutan dago” edo odol-jario baten aurrean.

Jarduera amaitzean, ziurtagiri bat jasotzen dute 'ume soroslea' dela egiaztatzen duena.

Esperientzia oso positibotzat jo dute, bai ikasleentzat, baita euren irakasleentzat ere; eta nola ez, osasun zentroko langileentzat ere. Horrexegatik, datorren kurtsoan errepikatzeko asmoa dute; bide batez, Araba ESIko beste hainbat zentroetara ere zabaldu nahi dute.