Miguel Herreros, Araba ESIko zeladorea, parte hartzen ari da Nazioarteko Errugbi Barneratzailearen Txapelketan boluntario moduan

Aste honetan Vitoria-Gasteizen egiten ari dira 2017ko Nazioarteko Errugbi Barneratzailearen Txapelketan. Gure lankidea, Miguel Herreros, txapelketaren inguruan eta kirol modalitate honen inguruan mintzatu da.

Zerk bultzatu zaitu txapelketaren antolakuntzan parte hartzera?

Inklusio ametsaren partaide eta laguntzaile izan nahi nuen. Errugbiren txapelketa honek erakusten digu, hau posible dela, beharrezko diren euskarriak eskainiz gero. Lehendabiziko txapelketak, Bradforden jokatu zenak, errugbiaren bidez, inklusioa errealitate izatera iritsi zitekeela sentitzera eraman gintuen, sentimendu arrakastatsua.

Zein da txapelketa honen helburua?

Helburu nagusia pertsona guztiak talde bateko partaide izateko eskubidea dutela aldarrikatzea da, edozein delarik egin nahi duten kirola.

Zein onura dakartza kirol inklusiboak?

Kirola egitea dibertigarria eta osasungarria da mundu guztiak egin beharrekoa, edozein adinetan, gaitasun eta gizarte klaseen ezberdintasunik sortu gabe. Kirola egiteak gure gaitasun fisikoen hobekuntza dakar, gaixotasunei aurrea hartzea, gizarteko hartu-emanak estutzea eta pertsonen arteko harremanak garatzea.

Kirola egiteko modurik onena inkusioan da, aukera bertsuetan. Horixe da kirol inklusiboa: kirola egitea gaitasun ezberdinak dituzten pertsona eta gaitasun disfuntzionala duten pertsonen artean, arau berak erabiliaz. Honek egoera fisikoa eta egoera metala hobetzea dakar, gainera bizi kalitatea hobetzea suposatzen du eta inklusioa sustatzea, hain arrunta den kirol jardueraren bitartez.

Zergatik aukeratu dute Vitoria-Gasteiz ekitaldi honetarako?

Vitoria-Gasteizek laguntza handia jaso du herritarren eta erakundeen aldetik. Honi gehitu behar diogu Gaztedi Errugbi taldeari eman ziotela disfuntzioak dituzten kirolariren artean talde inklusiboarena izatearen saria Mundialeko lehendabiziko edizioan, 2015ean Bradforden egin zena. Honek guztiak aukeratuak izatera eraman gaitu.

Zein herrialdek parte hartzen dute edizio honetan?

Aurten 12 taldek hartzen dute parte, Ingalaterra, Espainia, Frantzia, Argentina, Eskozia, Irlanda, Gales eta Italiakoak. Gainera nazioarteko talde batek ere parte hartzen du.

Txapelketak ze berrikuntza eskaintzen dizkigu aurten?

Kirol jardueraz gain, Mundialeko testuinguru honetan 2017ko INMART jardunaldi akademikoak ospatu dira aurten, Villa-Suso jauretxean eta Europa Batzar Etxean egingo direnak. Jardunaldi hauetan nazioarteko adituak entzun ahal izango ditugu hezkuntza inklusiboa, lana edo eta bizi kalitateari buruzko  interes handiko gaien inguruan.

Bestalde, Errugbiaren hirugarren saio famatua Foruen enparantzan egingo da eta bide batez, musika emanaldiak eskainiko dira arratsaldero.