Nuria Juan, Araba ESIko egoiliarra, Kirurgiako egoiliarrentzako Kasu klinikoen VII. jardunaldian saritu zuten

Araba ESIko Kirurgia orokorreko eta Digestio Aparatuko 2. ikasturteko Nuria Juan egoiliarra Kirurgiako egoilarrientzako Kasu klinikoen VII. jarduenaldian saritu dute pasa den martxoaren 23an, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, hain zuzen ere.

Ekitaldi honen helburua da zenbait gairen gaineko hitzaldi zientiifikoaren testuinguruan egoiliarren parte-hartzea eta interakzioa suspertzea. Zazpigarren edizio honetan abdomeneko trauma askokun pazientea erabiltzeko zenbait azken berritasunak baita egun zabaldu diren abdomen irekiko zenbait jarriabide eta terapia ere.

Aurreko beste aukera batzuetan bezala, ekitaldia aditu batek emandako goi-mailako hitzaldi batekin ireki zuten non parte hartutako zortzi ospitaletako egoiliarren aurkezpena egin zen. Egoiliarrek beraiek eratutako epaimahaiak Nuria Juan aukeratu zuten irabazle, horretarako, kalitatea, kasu klinikoaren aurkezpena, eta orijinaltasuna izan ziren irizpide.