130 egoiliar berri baino gehiagok Araba ESI bisitatu dute

Araba ESIk atzo egin zuen Ate Irekiko III. Jardunaldia egoiliar berriei erakundea erakusteko, espezialitatea eta destinoa aukeratu baino lehen.

Jende asko bildu zen jardunaldian 130 izangai inguru hurbildu ziren Araba Unibertsitate Ospitalera hurbileko lurraldeetatik eta beste erkidegoetatik - Errioxa, Gaztela, Leon, Madril, Nafarroa, Galizia, Kataluina, Aragoi, Asturias… - erakundea eta zerbitzuen funtzionamendua hurbiletik ezagutzeko egonaldia egiteko aukeran. Horiek horrela, informazio baliotsua izango dute erakunde bat edo bestea hautatzeko orduan.

Araba Erakunde Sanitario Integratuak bere zerbitzuak eskaintzen ditu Lehen Mailako Arretako osasun zentroen eta Araba Unibertsitate Ospitalearen bidez, modu koordinatuan eta integratuan. Lehen Mailako Arretako zentroek 15 hiriburuko osasun zentro eta landa esparruko 7 Lehen Mailako Arretako unitate dituzte, horietaz gain, Arabako Espetxeko Zaballa osasun zentroa dago. AUO Osakidetzako ospitale handienetako da eta bi eraikinek (Santiago eta Txagorritxu) kanpo kontsultetako eraikinarekin batera osatzen dute, non herritarrei arreta ematen dien 38 asistentzia-unitateen bidez.

1983an Txagorritxuk eta Santiagok lortutako irakaskuntza egiaztapenean oinarrituta, Osasuneko Ministerioak 2012an eman zion egiaztapen berri bat zentro honi, aurreko ospitale biak batze-prozesuaren ostean. Horrela, AUO-k Bikain emaitza lortu du 2015ean Ministerio horrek egindako azken auditorian.

Araba ESIk aurten 68 plaza eskeintzen ditu modu honetara banatuta: 34 ospitaleko espezialitate, 20 Familiako eta Komunitateko BAME, 12 erizain egoiliar eta 2 Lan Medikuntza.

ESIko Zuzendaritzak, Irakaskuntza unitateetako arduradunekin eta Bioaraba koordinatzaile zientifikoarekin batera, Erakundearen aurkezpena egin zuen jardunaldira hurbildu ziren gazteei, eta gainera, ESIko lau egoiliarrek bere esperientziak eta bizipenak kontatu zizkieten.

Egoiliar berriak ere erreferentzia-zerbitzuak bisitatzera hurbildu ziren ESIko profesionalekin lagunduta, eta aukeratuko duten espezialitateari buruzko azalpenak xehetasunez jaso ahal izan zituzten.