Araba ESI Korrikaren 51. kilometroan
Korrika gure hizkuntzaren sustapenerako egiten den lasterketa da. Munduan hizkuntza baten alde sortutako ekintzarik haundiena bada. 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrikak. Egun, 20. edizio honetan, gure ESIrako lehenengoa izanik, 51. kilometroan parte hartzeko aukera izan dugu.
Atzo Otxandiotik atera zen euskararen lasterketa eta gure erakundeko Euskara Zerbitzua han egon zen.
Arratsaldeko 19:00etan Gasteizera iritsi zen. Herrandarren kalean, Lehen Mailako Arretako Izaskun Antúnez erizainak lekukoari heldu zion eta Diana Calvok, Salburua Osasun Zentruko JUAPa lagundu zion eta bien artean gogotsuz, kilometroan zehar, Araba ESIko profesional talde batek lagunduta abiatu ziren.
Eguraldiak bat egin zuen Korrikarekin eta hari esker Arabako euskaltzaleok festa honekin gozatzeko aukera izan genuen.
Gau erdira arte ibili zen Korrika Gasteizko kaleak zeharkatzen, eta horrela jarraituko du, apirilaren 9an Iruñera iritsiko den arte.