Alberto Meléndez: "Pasioz lan egiten dugu paliatibistek Euskadin"
Alberto Meléndez Araba ESIko Aringarrien medikuntza-taldeko medikuari elkarrizketa. Zainketa Aringarrien Espainiako Elkartearen (SECPAL) nazioarteko XII. Biltzarreko buru izango da aurten.
Nazioarteko Biltzarra Vitoria-Gasteizen. Zergatik hemen?
Beno, hori behar bada nire errua da, nirea eta hemengo profesional taldetxo batena, ausartu ginenak eskatzera XII. Batzarreko egoitza hemen izatea. Egia esan SECPAL batzarreko partaideei adierazi eta Gasteizera etortzeko gogo eta berotasun handiarekin topo egin genuen, atzera botatzea zaildu ziguna. SECPALek elkarte zientifiko moduan apustu egiten du bere batzarra, bi urtetik behin egiten dena, toki irisgarrietan garatzeko, mota honetako ekitaldietan eskarmentua dutenak eta pertsona gartsuak dituztenak, orduak sartzeko beldurrik ez dutenak. Hori guztia Vitoria-Gasteizen aurkitzen genuen.
Konpromisoa onartu eta gero, nola joan zaizkizue gauzak?
Oraindik zerbait esateak, beldur ematen digu, izan ere batzarra egitea falta da...hala ere egia da oso eskerturik gaudela. Erakundeek modu ikusgarrian erantzun dute, ni harritu egin naute, Udalak, Foru Aldundiak, Osakidetzak, gure Araba ESik…. Denak izan dira erraztasunak
Leloa... “Paliativos con Pasión. Arinduz, Errukiz eta Irrikaz”, zergatik lelo hori?
Lehendabiziko aldia da SECPALeko batzar batean, eta 11 egin dira, leloa gazteleraz eta egiten den tokiko hizkuntzan azaltzea. Gure iradokizuna izan zen, Batzorde Antolatzailearena, eta oso ongi hartu zen, euskararen erabilera normalizatzea balio bat gehiago iruditzen zitzaigun. Eta esanahia, “erruki” terminoa oso erabilia izaten ari da gure inguruan, erruki hau ez da pena edo lastima moduan ulertu behar, batzuetan termino hau erabili izan den moduan, baizik eta bestearen sufrimendua ulertzeko gaitasun moduan eta gure baliabideak mugitzeko indar moduan hori arintzeko. Eta pasioz, horrelaxe, lan egiten dugu “paliatibistek” Euskadin. Gure herrialdean lan espezifikoetan lan egiten dugun guztiek gure partetik asko jarriaz lan egiten dugu, pasio handiz, izan ere ez da erraza, gure lanaren beharra argudiatzea beharrezkoa denean.
Zer du berrikuntzaz jardunaldi honek?
SECPALi adierazi genion lehendabiziko gauza, zerbait ezberdina egin nahi genuela izan zen. Medikuen batzar klasikoek ez datoz bat gaiaz dugun ikuspegiarekin. SECPALek beste diziplina batzuetako bazkideak ere baditu, medikuntzaz gain, erizaintzako profesionalak, gizarte-lanekoak, psikologiakoak… Batzarra topagune moduan ulertzen dugu, ezagutza modu zuzenean hedatzeko gune moduan. Horrexegatik, batzar ireki baten aldeko apustua egiten dugu (prezio doituekin) industriak paper nagusia hartzen ez duen gune bat eta ezberdinen arteko harremana erraztuko duena. Ingurugiroarekiko errespetua eta jasangarritasuna moduko baloreak naturaltasunez hartzen diren gunea.
Eta lortuko dugula uste dut. SECPAL ekitaldietan aldaketa sakonago batzuen hasiera izatea nahi dugu.
Nolakoa izango da jardunaldia?
Batzar zientifikoak lan eskerga egin du. Hiru lerro diseinatu zituen, hiru ibilbide edozein profesionalek intereseko zerbait topa zezan. Badago lerro klasikoago bat eta oso erakargarria sintomen tratamenduari buruzkoa, berrikuntzak, etab... Beste bat erabakiak hartzeari buruzkoa, gure inguruan interes handia sortzen duena. Eta hirugarren bat gure eremuko berrikuntzarik nagusiena hartzen duena, osasun sisteman modu goiztiarrean Zainketa aringarrien integrazioa. Gainera, hilak 7 goizez egingo diren jardunaldi-aurreko kurtsoak izugarrizko kalitatea dute.
Ze onura jaso dezake Euskadiko Zainketa Aringarriek jardunaldi honen presentziarekin?
Beno, guretzat pizgarri sinesgaitza da. Zainketa Aringarriek Euskadin beharrezko dute garapen global handiagoa. Nire iritziz, zulo handiak daude bizitzaren azken uneko arreta hori gure inguruan guztiz heterogeneoa izatea eragiten dutenak. Integrazioa moduko alderdiak, arestian aipatu dugun jardunaldiko lerro hori, oso gutxi garatua dago Euskal Herrian. Gai horretan abantaila duten horiei entzutea pizgarri izan daiteke Osakidetzan beharrezko ikusten ditugun aldaketei aurrea hartzeko garaian.
Ezustekoren bat?
Bai noski. Ezustekoak egongo dira, hein handi batean erakundeetako eta partikularren eskuzabaltasunari esker. Egia da laguntza eskatu dugunean jendeak ahalegin guztia egin du eta horri zor diogu prezio oso doituak jarri arren, balio ikaragarriko ezustekoak izatea. Baina hori dira. Ezustekoak.
Bukatzeko, badago zerbait azpimarratu nahiko zenukeena?
Ez, ezer gehiagorik ez. Soilik pertsonen bizitzako azken-aldian edo aldi aurreratuan dauden pertsonen arretan eraginik sentitzen diren profesionalei, jardunaldira apuntatzeko, ahal izanez gero. Lehen Mailako arretako profesionalei buruz ari naiz, barne Medikuntza, Onkologia, Etxeko Ospitalizazioa, geriatria erresidentzietako langileak… Begiratu programa eta ziur zuon lanarekin zer ikusia duen zerbait topatzen duzuela. Lan hau ez da soilik talde berezietan lan egiten dugunon beharra, ahalegin hori amankomuna da eta guztiena da. Soilik horrela du zentzua. Gogoz itxaroten dizuegu. Irrikaz!!!