Amarengandiko edoskitzea Araba ESIan
Abuztuaren 1etik 7ra artean 170 herrialdetan baino gehiagotan Amarengandiko Edoskitzearen munduko astea egingo da mundu osoko umeen osasuna bultzatu eta hobetzeko asmoz.
Araba ESIko profesionalek urte osoan zehar lanean dihardute umeak hazteko onurak frogatu dituen estilo hori sustatu eta garatzeko.
Zientifikoki frogatu da - ebidentziak eta guzti - Amarengandiko edoskitzea guztietatik hoberena dela. Bizitzaren lehen sei hilabeteetan titia eman eta bi urte bete arte arian-arian beste elikagaiekin batera osatzeak nutrienteak, antigorputzak eta substantzia aktibo biologikoak gehitzen ditu bularreko haurraren hazkuntza eta garapen inmunologikoaren onerako. Halaber, frogatu da gaixotasun akutuak eta kronikoak nozitzeko arriskua gutxitzeaz gain umearen garapen kognitiboa hobetu egiten dela eta halako onurak helduarora ere zabaltzen direla.
Ama edoskitzaileak ere onuradunak dira: erditu ondoren hobeto errekuperatzen dira, haurdunaldian irabazitako pisua errazago galtzen dute; hipertentsiorako arrisku gutxiago dute; erditze osteko hipertentsioa eta depresioa nozitzeko arrisku gutxiago dute, osteoporosia, titietako eta obulutegiko minbiziak gutxitzen dira emakume edoskitzaileen artean. Amarengandiko edoskitzearen bidez hurbiltasuna, kontaktua eta lotura handitzen dira amaren eta haurtxoaren artean, era berean, aparteko esperientzia emozionala sortzen da euren artean.
Horretaz gain, titia ematea elikatzeko modu ekonomikoa bezain ekologikoa da eta gastu sanitarioa gutxitzen du. Izan ere, titietako umeak osasun zentroetara gutxiago joaten dira eta seme-alabaren kontura izandako gurasoen lanuztea gutxitzen da. Horren ondorioz, gizarteak ere onura ateratzen dio.
Ebidentziarik badago ere Munduko Osasun Erakundearen arabera (OMS) Amarengandiko edoskitze tasa baxua da eta denbora gutxi irauten du. Amarengandiko Edoskitzearen iraupena azaltzeko ikerkuntza batzuen arabera sistema sanitarioak parte hartu eta inplikatzeak zerikusi handia dauka: frogatuta dago Amarengandiko Edoskitzea areagotzen dela erditu baino lehen, bitartean eta geroko hilabeteetan osasun profesionalen hezkuntza sanitarioa eta laguntza jaso zituzten emakumeen artean.
Errealitatea ezagututa Araba ESIko profesionalek urte asko dihardute berorretan eta gero eta jarduera gehiago izaten dira Amarengandiko Edoskitzea suspertu eta bultzatzea helburu dutenak. Lan horri esker, haurtxoari titia eman nahi dion emakumeak haurdun dagoenetik baita edoskitze prozesuan ere informazioa eta laguntza jasotzen du.
Salburua, Lakuabizkarra, eta Zabalgana Emakumearen Arretarako zentroetako emaginek erditzea prestatzeko ikastaroaren saio bat egiten dute Amarengandiko Edoskitzeari buruz haurdun dauden amagaiei informazioa eman eta dudak konpontzen laguntzeko. Saio horietan honako alderdi teoriko eta praktikoak zabalduko dira: edoskitzearen hasierari buruzko arazoak, jaioberri eta amarentzako onurak, jarrerarik egokienak..
Beste une garrantzitsu bat Edoskitzea modu egokian hasteko erditzea da. Orain dela 6 hilabete, Txagorritxuko erditze unitateak ‘azala azalaren kontra’ martxan jarri zuen. Ekimen horretan jaioberria amaren bularrarekin kontaktuan egoten da erditu ondorengo bi orduetan profesionalen interbentzioa ahalik eta gehien saihesten delarik. Jaioberriak arreta pediatrikoa behar duen guztietan amaren ondora bueltatuko da arin baino arinago.
Modu berean, frogatuta dago azala azalaren kontra ekimenak Amarengandiko edoskitzeari onik ekartzen diola, halaber etekin asko dituela: ama-seme/alabaren arteko lotura erraztu, termorregulazioa hobetu eta haurtxoaren estresa gutxitu. Aldi berean, bakterien kontrako babesa handitu egiten zaizkio amarenak hartzean, era berean, horri aurre egiteko babesak baditu edo bestela horiek edoskitzearen bidez garatuko ditu.
Erditu osteko Unitatean bi orduko egonaldiak beste onura bat dakar, horrela, ama eta jaioberria profesional batek lagunduta daude denbora osoan, eta, horren bidez, eragozpenei aurre egiteko arreta hobetzen da.
Denbora hori pasa ostean ama eta jaioberria amatasun eremura eramaten dute eta bertan erizainek artatzen dituzte erditzeko gelan egongo balira bezala, alegia, parte hartzen dute beharrekoa denean soilik bikotekideak eta jaioberria lasai egon eta edoskitzeak bere bideari jarraitzeko. Jaioberria neurtu eta pisatzeko baita hasierako zainketak azaltzeko haur-oihalaren lehen aldaketaren unea aprobetxatzen dute. Horrela, jaioberria bere amari lotu gabe ahalik eta denbora gutxien egoten da. Jaioberria osasuntsua bada solairuko erizainek begiratu, beharrezko arreta eman eta gurasoei edoskitzearen hasierari buruzko informaziorik adierazgarriena eman behar diete sortzen diren dudei erantzuna ematen dieten neurri berean.
Kasu batzuetan erditu eta gero neonatologia unitatera eraman behar dute jaioberria, goiztiarra izan delako edo patologiaren bat eduki duelako. Kasu horietan eta jaioberria egonkor dagoenan “kanguro metodoaren” bidezko zainketak hasten dira jaioberriaren lotura ama/aitarekin indartu eta Amarengandiko Edoskitzea suspertzeko, besteak beste. Zainketa horien bidez gurasoenetako baten azalaren kontrako kontaktuan egon behar du jaioberriak, betiere ordubete baino gehiago dirauten aldietan eta ahal den beste aldiz. Horretaz aparte, kanpoko estimuluak (argia, zaratak, mugimendu zakarrak…) gutxitzen saiatzen dira. Zainketa horien ume goiztiarraren garapenean modu positiboan eragiten dute.
Ospitaletik irtetean altaren 48 ordu pasa eta gero hitzordua pediatriako erizainarekin ematen zaie. Orain dela urte erdi martxan jarri den neurri hori amarengandiko edoskitzea errazteko hartutako bat da. Horrela, amek lehenengo zailtasuneko unetan lagungarria den ezinbesteko arreta goiztiarra jasotzen dute.
Beste horrenbestean, emakumearen arretarako osasun-zentroetako emaginak erditze prestakuntzatik lehen zailtasun horiek artatzeko prest egoten dira. Hau da, alta izan ondoren amak problemarik edo dudarik badu emaginekin harremanean jartzeko dauka eta egun berean emango diote erantzuna.
Emakumearen arretarako zentroetan Edoskitze tailerrak izaten dira eta bertara joan ahal dira titia ematen duten amak, eta, horri esker, emaginen babespen profesionala eta egoera bereko beste ama batzuen laguntza jasotzea dute.
Araba ESIko Edoskitze Batzordea
Araba ESIko Edoskitze Batzordeak aipatu ditugun Edoskitzearen aldeko hainbat neurri bultzatu dituela azpimarratu beharrekoa da. Batzordea 2015eko irailean eratu zen eta ESIko profesionalek osatzen dute berori, besteak beste, pediatriako eta amatasun erizainak, emaginak, pediatrak eta ginekologoak.
Orain arte hurrengo ekimenak martxan jarri dira:
- Altaren 48 ordu pasa eta geroko hitzordua
- “Mastitis protokoloa” eguneratzea laginak biltzeko zirkuitua ezarriz.
- Informazio triptiko bat sortu hemendik gutxira amatasunean banatzeko.
Batzorde honen abantailetakoa da partaideek prozesuaren zenbait fasetan euren arteko ikuspegien erkaketa bideratzea emakumeari arreta integratua eskainiz.
Olaguibel osasun zentroa Jaiotze eta Edoskitzearen Asistentzia Humanizatzeko Ekimena (IHAN), hain zuzen ere, kreditazio-prozesuan dago
Edoskitze Batzordearen helburuetako bat IHANek zehaztutako pausoak Araba ESiak gero eta hobeto betetzea da. Jaiotze eta Edoskitzearen Asistentzia Humanizatzeko Ekimena (IHAN) OMSek eta UNICEFek bultzatu dute, horiek horrela, jaiotzetik amarengandiko edoskitze esklusiboa babestu, suspertu eta laguntzen duten praktikak ospitaletan eta osasun zentroetan martxan jartzea du helburu.
Aurtengo apirilean Olaguibel osasun zentroak IHAN 1D aldiaren egiaztagiria lortu du aldaketa-prozesuan dagoen osasun zentroa aitortzen duena. Aitortza orain dela bi urte Pediatria Taldeak martxan jarritako ekintza-planaren fruitua da.
- Ospitaleko altaren 48 orduko hitzordua : hitzordu hori ezartzeko lehenengoak izan ziren.
- Zentroan edoskitze aretoa sortzea.
- Pediatriako erizainek koordinatutako Edoskitzea bultzatzeko asteko taldea .
- Zenbait hazkuntzari buruzko hileko eztabaidak.
Taldeak pazienteen arreta eta komunikaziorako teknologia berrien aldeko postura egin du eta hurrengo IKTak jarri ditu martxan. :
- Webgunea: edoskitzeari buruzko informazio guztia, ohiko galderak, teknikak, bideoak….
- Twitter kontua: Amaregandiko edoskitzeari buruzko berriak eta ikerketak zabaltzen dira....
- Foroa: osasun zentroko amak gonbidatuta dauden foroa. Sareko ama edoskitzaileen foroen aldean ebidentzian oinarria duten profesionalek emandako erantzunak azaltzen dira.
- You Tube kanala: bideoak eskegitzeko kanala.
- Online Inkestak: hitzaldien gaiak eta ordutegiak jorratzeko, eskainitako baliabideei buruzko iritzi-inkestak.
Ibiltzeko biderik badago. Ama edoskitzailearekin harremanean dauden profesional guztiak behar bezala prestatzea ezinbestekoa da. Baina, azpimarratu behar da asko aurreratu dela arlo horretan azken urte hauetan.
Bere haurtxoari titia eman nahi dion emakumea ez dago bakarrik, erakunde honetako hainbat lankideren laguntza dauka eta mimoz, dedikazioz eta inplikazioz egiten dute bere eguneroko lana.