Araba ESI glaukoma kirurgiaren prestakuntzako erreferentea

Martxoaren 31n, Juana Martínez, Zaragozako Lozano Blesa Unibertsitateko Ospitaleko Glaukoma atalburua eta zentro bereko Juan Ibañez oftalmologoa AUO Txagorritxun egon ziren glaukoma kirurgiaren teknika berria ikusten: viscocanaloplastia.

Aritz Urkola, AUOko Glaukoma ataleko arduraduna prestakuntza saioaren kirurgia lanaz arduratu zen, horretan ere, alde baterako glaukomaren alde biko kirurgia egin zuten.

Viscocanaloplastia kateterismoaren ezagutza eta teknologia baliatzen duen teknika da eta begiko drainadura natural bidetik (Schlemm kanala) birmoldatzea baimentzen du presio intraokularra egokitasunez kontrolaraziz.

Prozedura hau Araba Unibertsitate Ospitalean ohiko moduan egiten dute 2013az geroztik, beraz, gure zentroa aitzindaria da estatu mailan glaukomaren kontrolerako teknika hori ezartzen. Egun, AUO eta Vigoko ospitaleak dira teknika hau erabiltzen duten ospitalizazioko zentro publiko bakarrak.

Arrazoi horrengatik, ospitalea zentro prestatzailea aukeratu dute eta glaukoman espezializatutako profesional guztien artean zuzeneko komunikabidea sortu dute.

Araba ESIko Oftalmologia Unitateak ikerketa bat egiten dihardu eraginkorra eta berritzailea den planteamendu kirurgiko horren emaitzak hedatzeko.