Ainhoa Ulibarri, Araba ESIko erizaina, GEPAC-eko Albert Jovell V. edizioko sarien finalista

Ainhoa Ulibarri Ochoa doktorea, Araba ESIko Ospitale Onkologikoko erizaina eta egun Gasteizko Erizaintza Eskolan diharduenari, aitortza egin diote GEPAC-eko Albert Jovell sarien V. edizioan finalista ailegatzearren (Minbizidun pazienteen Espainiako taldea) ‘Onkologia arloko profesionalik bereizgarriena nabarmentzeko’ kategorian.

Sariak profesional horri aitortza egin nahi dio bere espezialitatean gailendu ez ezik eskola sortzen lagundu ere egin dielako, eta bide batez, minbizidun pazientearen arreta integrala eskertueta bizitzaren kalitatea hobetu duelako. Horrez gain, Ainhoa Ulibarrik aurtengo otsailean I. Ikerkuntzako Saria “Erizaintza zainketa onkologikoak eta aringarriak” jaso zuen sari hori Angel Muriel Fundazioaren esku.

Albert Jovell sariak “Albert Jovell doktoreak osasun publikoa eta pazienteen eskubideak babesa egiteagatik omenaldi bat da.Eta bereziki, GEPAC-ekin hartutako konpromisua nabarmendu nahi du minbizidun paziente bezala, baita, paziente horien ordezkaritza eta ahotsa duen erakunde horretako sortzaile bezala ere”.

Sarien entrega Madrilen izan zen pasa den ostegunean, non minbizidun pazienteak eta bizirik irtendakoak nahiz Onkologiako profesionalak bildu ziren.

Ainhoa Ulibarrik aitortza jaso zuen ikerlari nagusi bezala egin duen ikerketa aintzindari horrengatik “Aurre egitea, bizi kalitatea, egokitzapena eta bestelako eragile psikosozialak minbizidun pazienteengan baita bestelako eragile psikosozialak ere kimioterapia tratamendu sistematiko anbulatorioak dirauen bitartean: luzetarako eta zentro anitzeko ikerketa”, Erkide Autonomoko hurrengo lau ospitale onkologikorekin pazienteekin garatuta: Araba Unibertsitate Ospitalea, Gurutzeta Unibertsitate Ospitalea, Galdakao-Usansolo Ospitalea  eta Donostia Institutu Onkologikoa.

Ikerlariak eskerrak eman nahi dizkie ikerketa honetan parte hatu dutenei bere laguntza eta inplikazioagatik. Hau da: pazienteak, tesi-zuzendariak, ikerlari kolaboratzaileak, erizaintzako profesionalak, zentro parte-hartzaileak, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, besteak beste. Horiei esker, neurriko lehen ikerketa gauzatu da (luzetara eta zentro anitzekoa) estatu mailan, horren ondorioz, nola bizi eta aurre egiten dioten prozesu horri minbizidunek ulertzea ahalbidetu dute, batez ere, kimioterapia tratamendu sistemiko anbulatorioaren une gogor hori ailegatu orduko.

Ainhoa Ulibarriren ustez, praktikari begira ikerketaren ondorioak eta inplikazioak inplementatzea izango da hurrengo pausoa, horiek horrela, zainketak hobetu eta arreta integrala, koordinatua, integratua eta etengabekoa minbizidunei eskaintzea ahalbideartuko dute.