Araba ESIk ‘Erizain Open Space’ ospatu du

Ekainaren 7-9an artean Araba ESIk Erizain Open Space ospatu zuen, alegia, tarteko arduradunekin partekatutako lan-jardunaldi bat Erizaintzako zuzendaritzak antolatua, hain zuzen ere. Bertan bost mahai eta aurretik profesionalei egindako inkesta baten bidezko aukeratutako bost gai.

Erizaintzako Zuzendaritzara atxikitako profesionalek maiatzean inkesta bat jaso zuten non Araba ESIko Kudeaketa Planean Erizaintzako 26 ekintzei emandako garrantziaz galdetzen zieten. Halaber, dokumentu horretan, tarteko arduradunei bere unitateko indarguneak, hobekuntza-eremuak, unitatearen kudeaketarako balorerik gabeko ohiko jarduerak, egiten ez diren eta unitatearen kudeaketarako balorea ekarri lezaketen jarduerak eta detektatutako gabeziak zuzentzeko balizko hobekuntzak.

Inkesta Araba ESIko 240 profesionalek bete zuten, besteak beste, erizainak, zainketako teknikariak, fisioterapeutak. Horiek guztiak Lehen Mailako Arretan eta Arreta Espezializatuan eta honako jarduera hauek lehentasunezkoak aukeratu zituzten: Mailen arteko komunikazio-hobekuntza.

  1. Maila ezberdinen arteko komunikazio-hobekuntza.
  2. Jasangarritasuna: sistema jasangarriaz kontzientziatu eta baliabideen erabilera ona egitea.
  3. Paziente aktiboa: autobabesa eta erabakiak hartzeko guztion parte-hartzea.
  4. Ezagutzaren kudeaketa: zerbitzuaren formakuntza bultzatzea eta eguneratutako edukietarako sarbidea hobetzea.
  5. Zuzendaritzarekiko komunikazioa.

Erizain Open Space antolatu zuten bost mahaitan, horietako bakoitza erakundeko profesionalek moderatua. Ekitaldian zenbait ospitaletako unitate eta Lehen mailako Arretako ertaineko arduradunak, baita beste proiektu estrategiko batzuetako profesionalak hartu zuten parte; horiek horrela, zenbait eremu asistentzial artean talde heterogeneo eta orekatua eratu zuten.

Abiapuntu legez inkestan aukeratutako bost lehentasunezko ekintzen egungo egoera azaldu zuten, modu berean, beste partaideen ikuspegi kritikoak alderatu zituzten.

Open Space dinamikaren harira, pertsona talde bat lortu eta denborarik gutxienean gai bati buruzko ideiarik hoberenak lortzeko bide ematera aldera, jardunaldi bakoitzeko partaideak mahaiez aldatu ziren bere interesen arabera. Hori guztia programatutako mahaien errotazioarekin konbinatu zen; azkenik proiektu bat hautatu eta bere garapena 30 minututan planifikatzea zegoen. Jardunaldi bakoitza amaitu orduko proiektuak gainontzeko partaideekin konpartitu zituzten.

Hiru lan-jardunaldiak Daniel Gurbindok, Araba ESIko berrikuntza-erreferenteak zuzendu zituen. Erizain Open Space emaitzak denbora gutxi barru aurkeztuko dituzte.