Arabako ESIak Kardiologia kalean bertan Jardunaldiaren IV. edizioa egingo du
Ekitaldia ekainaren 23an, asteartea, izango da Vitoria-Gasteizko Arkabia Aretoan
Ateak 15:30ean irekiko dira eta sarrera doakoa izango da aforoa bete arte
Laugarren urtez jarraian, Arabako ESIko Bihotz Errehabilitazioko Unitateak antolatu du ekitaldi hau, komunikazio informalerako eta osasunaren arloko profesionalen eta arabarren artean ideiak trukatzeko giro egokia sustatzeko.
Helburua biztanleei eragiten dieten arazo kardiobaskular nagusiei modu eskuragarrian heltzea da, arriskuak identifikatzetik hasi eta inguruneak eta bizimoduak bihotzaren osasunean duten eragineraino.
Jardunaldiak herritarren ikuspegiaren garrantzia ere azpimarratu nahi du, esperientziak partekatuz eta hainbat gaitan sakonduz, hala nola, indar-ariketa, arrisku kardiobaskularraren iragarpena, gaixotasun kardiobaskularra emakumeengan eta tentsio arterialaren kontrola. Informazio-saioen eta ariketa praktikoen bidez — ponentzien arteko jarduera fisikoko minutuak barne —, parte-hartzaileek beren bizi-kalitatea hobetzeko eta tentsioa eta pultsua hartzeko estrategiak ikasi ahal izango dituzte.
Topaketak askari osasuntsu bat eskainiko du eta amaitzeko galdera saio ireki bat egingo da, non jendeak nahi duen guztia kontsultatu ahal izango duen gaixotasun kardiobaskularrari buruz.
Topaketa hau osasun arloko profesionalen eta arabarren arteko harremana sendotzeko aukera bat da, gaixotasun kardiobaskularrak hobeto ulertu eta artatzea ahalbidetuko duen elkarrizketa irekia sustatuz.







