Araba ESIko bi erizainek saria jaso dute Urgentzia eta Larrialdietako XXVIII Nazioarteko Kongresuan
Araba Unibertsitate Ospitaleko Urgentziak Zerbitzuko Ainhoa Pinedo García de Salazar eta María Jesús Rodríguez Nicolino erizainak eta Madrileko San Rafael de Nebrija Unibertsitateko Erizaintzako 3.mailako Estibaliz Morais Rodríguez ikasleak, posterrik hobereneko lehen saria jaso zuten Urgentzia eta Larrialdietako XXVIII Nazioarteko Kongresuan. Kongresua Gijonen izan zen apirilaren 5 eta 6an, hain zuzen ere.
Aurkeztu zuten lanaren izenburua hauxe izan zen: “Satisfacción de los pacientes sobre las recomendaciones al alta del Servicio de Urgencias de la OSI Araba”.
Urgentzia Zerbitzuan pazienteen harremana unean unekoa da. Egoera hauetan pertsona horien antsietatea handia da, horren eraginez, batzuen batzuetan zerbitzua alde batera utzi eta aurreko ezagutzarik ez duten zainketa-lanak ere bete behar dituzte. Une horietan erizaintzako langileak hezitzaile sanitarioa izatea funtsezkoa da.
Egoera hauei dagokien gomendioei buruzko pazienteen iritzia ezagutzea ezinbestekoa da gerora egokitu eta aldatzeko beharrizanik baloratu nahi badute altaren autonomiaren alde egiteko. Hortik sortu zen lanaren ideia non etxeratzen dituzten pazienteek igeltsu bendajeak, zundaketa besikala gainean eraman edo Pisu Molekular Baxuko Heparina hartu behar duten.
Horrez gainera, hiru profesionalen asmoa zen Erizaintzari ekintza ahalmen osoa izan eta modu independientean jarduteko bide emango zion eremua bat ikertzea.
Hauxe izan da bere lehen saioa ikerkuntza munduan, beraz, “Ikerketa burutzea erronka handia izan da, eta, bestetik, lehen saria lortzeak lana eta ahaleginaren aitortza egitea dakar. Sari hori Araba ESIko Urgentzia Zerbitzuko erizain guztien saria ere bada”, irabazleen iritziz.