Araba ESIko Ekonomiaren Kudeaketako taldeak sari bat jaso du
Araba ESIko Ekonomiaren Kudeaketako taldeak jaso zuen poster komunikazio onenaren saria, Cuencan ekainaren 9tik 11ra izandako Osasuneko Administrarien Elkartearen estatuko 5. Kongresuan. Hara joan ziren Araba ESIko Administrazio eta Zerbitzuetako lankide batzuk.
Ana Argote, Ekonomiaren Zuzendaritzako idazkaria, arduratu zen izenburu hau zuen komunikazioa aurkezteaz: “Control y seguimiento del gasto en las Unidades de Gestión Clínica, Servicios y en las Unidades de Atención Primaria en la Organización Sanitaria Integrada Araba”.
Lan horretan, egileek deskribatzen dituzte gastuaren kontrolaren tresna berri bat ezarri osteko prozesua eta emaitzak. Tresna horri esker, uneoro jakin daiteke zehazki gastuaren eboluzioa, modu erraz, azkar eta ikusgai batean. Horrela bada, azterketa horren emaitzak bidaltzen dizkiete hilero zerbitzu bakoitzeko arduradunei, KKUri eta LMAUri.
Era berean, informatikako aplikazioak ahalbidetzen du gastuaren desbideratze nagusien arrazoiak ezagutzea, eta, ondorioz, ezarritako helburuetara heltzeko kudeaketa hobetzen laguntzen duten neurriak hartzea.
Izan ere, proiektua martxan jarri zen 2014ko urtarrilean, eta poliki-poliki gaur egunera arte finkatzen joan da. Horrela, hilabeterik behin informatizatzen dira 38 zerbitzu, 6 KKU eta 15 LMAU. Horrek badakartza gure erakundeko profesionalen arteko asebetetze eta laguntza handiago bat.