Arabako ESIak Zaintza Aringarrien III. jardunaldia ospatuko du

Ekitaldia azaroaren 12an ospatuko da AUO Santiagoko areto nagusian
Sarrera librea da lekua bete arte
Datorren azaroaren 12rako, Arabako ESIak Zaintza Aringarrien III. jardunaldia antolatu du, herritarrei zein osasun arloko profesionalei zuzendutako topaketa batean. Babespean elkartearekin elkarlanean antolatutako jardunaldia arratsaldeko 16:00etan hasiko da, AUO Santiagoko areto nagusian, aforoa mugatua izanik.
Babespean duela bost urte baino gehiago jaio zen, zaintza aringarrietako profesionalen bultzadari esker, terapia eta botikak baino haratago doan arreta integrala sustatzeko asmoz. Ekimen honen bidez, zaintzaren inguruan, haren erronken inguruan eta haren giza dimentsioaren inguruan hausnartu nahi da; horretarako, funtsezko alderdiak jorratuko dira, hala nola informazioa, entzute aktiboa eta muturreko ahultasun egoeretan dagoen laguntza egitura nahiz babes emozionala.
Jardunaldiak Arabako zaintza-inguruneen ikuspegi zabala eskainiko du Babesgune proiektuaren bidez eta Cuidar dokumentalaren emanaldiarekin batera; azken honekin, zaintzaileekin solasaldia egingo da, Nerea Alonso, Arabako ESIko Medikuntza Paliatiboko Unitateko psikologoak moderatuta. Halaber, egitarauan parte hartuko dute Sheila Pereirok (Música, Arte y Proceso Institutua) musika-terapiaren zeregina aztertuz; eta Naomi Hassonek (Arinduz elkarteko presidenteak) komunitate errukitsuen eta sareen garrantzian sakonduko du. Topaketari Enclave taldearen musika-emankizunkak emango dio amaiera.
3648 - Cartel A3 Ciudadanía - DIGITAL





