Araba ESIko Loaren Unitate Funtzionalaren proiektu batek jaso du SEPARpazienteak saria

Neumologia eta Toraxeko Kirurgia Elkarte espainiarrak saria eman zion Carlos Egea doktoreari, CPAP BOTTOM UP. Estudio de mejora de calidad asistencial’ izeneko proiektuaren ikertzaile nagusia izan baita. Saria emateko zeremonia izan zen, 2016ko ekainaren 10etik 13ra, Granadan izandako SEPAReko 49 Kongresu Nazionalaren amaieran.

SEPARpazienteak saria aurten lehen aldiz eman dute, eta haren asmoa da aitortzea lehentasunezko lana, ezagutzatik eta maila zientifiko handi baten gainetik, pazienteei balorea ematen dieten arloetan. Horrela bada, SEPARek saritzen ditu irisgarritasuna hobetu, talde lana eta segurtasuna sustatu eta, erabakiak eta esperientziak konpartituz, profesionalen eta pazientearen arteko harremanak hobetzen dituzten eta herritarrengan eragina duten interbentzioak.

Kongresuen Batzordeak egin zuen hautagaien proposamena. Horretarako, arlo bakoitzeko komunikaziorik onenak aukeratu behar izan zituzten. Azkenean, SEPARpazienteak ataleko koordinatzaileek aukeratu dituzte saridunak, oraingo deialdian hautatutako 67 komunikazioen artean.

‘CPAP BOTTOM UP. Estudio de mejora de calidad asistencial’ ikerketa sortu zen Arabako pazienteengan loaren apnearako tresnekin egiten den tratamendua hobetzeko beharretik. Ekimen berritzaile horretan, telemedikuntzak eta pazienteek bat egiten dute, proiektuaren helburua lortzeko: loari dagokionez, pazienteen osasuna hobetzea.

Egunero, pazienteen etxeetatik datuak on line bidaltzeak ekarri zuen % 99k tresnak ondo erabiltzea, arrisku faktoreak gutxituz eta gure eremu sanitarioan 5000 paziente duen talde horretako osasunare maila igoz. Frantziak eta Mexikok, besteak beste, erakutsi dute interes bat esperientzia eramateko euren osasun sistematara.

Proiektuan sartuta daude Araba ESIko Loaren Unitate Funtzionalaren erizaintzako taldea zein talde medikoa, erakundeko zuzendaritzarekin eta Arabako Osasun Ordezkaritzarekin batera. Gainera, Linde Health Care y Resmed Terapia CPAP  terapia enpresaren laguntza teknologikoa  ere izan dute.