Arabako Call Centerra berritu dute

Pasa den martxoaren 16an martxan jarri zen Arabako Call Centerra Lakua-Arriagako osasun-zentroaren barruko kokaleku berri batean. Deiak jasotzeko zentro honek orain badu zerbitzuak behar duen besteko lekua.

Kokaleku horretan elkarri ez entzuteko isolatutako 18 postu jarri dira, herritarrei zerbitzu hobe bat emateko.

Oskidetzako Call Center korporatiboak bi urte daramatza martxan, eta handik saiatu egiten dira  euskal osasun publikoaren erabiltzaileen zenbait beharrei erantzun eraginkor bat eta modu ez presentzial batean ematen.

Jarduera nagusietariko bat ordua eskatzeko telefono bidezko arreta da, beste batzuk ere egiten  badituzte ere; besteak beste, bularreko minbizia garaiz detektatzeko programa zabaltzen laguntzea, edo Euskadiko teleasistentzia zerbitzuarekin koordinaturik (Beti on) menpekotasun duten pazienteei ordua eskatzea. Ezin dugu ahaztu aholku sanitarioari pazienteak bereizteko zerbitzua