Arabako ESIak eta Bihotzeko Errehabilitazio Unitateak Mugarik Gabeko Bihotzaren Elkartearen 2021eko Bihotzaren Saria jaso dute
28 urria, 2021
Sariak irailaren 24an banatu ziren Villa Suso Jauregian egindako galan
Mugarik Gabeko Bihotzak elkarteak Arabako hainbat erakunde edo pertsona ospetsuri ematen dizkien sariek, bakoitzak gizarteko hainbat arlotan duen konpromisoa aitortzen dute.
Gaixotasun kardiobaskularrak patologia desberdinen multzo bat dira, hala nola kardiopatia koronarioa, gaixotasun zerebrobaskularra, sortzetiko kardiopatiak, bihotz-gutxiegitasuna, zain-tronbosi sakona edo biriketako enbolia, eta horiek dira gure herrialdean lehen heriotza-kausa. 3 pertsonatik ia 1 gaixotasun kardiobaskular baten ondorioz hiltzen da. Horietatik, 2 heriotzatik ia 1 miokardio-infartu akutuak eragindakoa da.
Arrisku kardiobaskularra murrizteko, ezinbestekoa da pazienteen asistentzia-prozesua hobeto kudeatzea eta arrisku-faktoreak hobeto kontrolatzea, beti ere pertsonen inplikazioarekin eta erantzunkidetasunarekin.
Bihotzu Saria
Arabako ESIa saritu dute "Bihotzu" kategorian, "COVID-19aren pandemian Arabako ESIako profesionalek erakutsi duten lan eta konpromisoagatik". Saria José María Pérez, Arabako ESIako zuzendari kudeatzaileak, eta Nerea Gutiérrez, Arabako ESIako erizaintzako zuzendariak, jaso zuten.
Cuidamos tu Corazón Saria
Halaber, Mugarik Gabeko Bihotza Elkarteak Arabako ESIako Bihotza Errehabilitazio Unitateko profesionalen inplikazioa nabarmendu nahi izan du "Cuidamos tu Corazón" sariarekin, pazienteen zaintzan eta sendatze-prozesuan egunero egiten duten lanagatik. Saria Arabako ESIako Bihotzeko Errehabilitazio taldeak jaso zuen.
Etiketak: Araba ESIBihotzeko errehabilitazioaLangileakSariak