Arabako ESIak parte-hartze arrakastatsua izan du Gasteizko XIX. Enpresa Lasterketan

Urriaren 23an, larunbata, 59 enpresatako 500 korrikalari inguru izan ziren protagonista Arabako Parke Teknologikotik igaro zen lasterketan

Aurtengo edizioan Osakidetza-Arabako 115 profesionalek parte hartu dute lehiaketa honetan, bai Arabako ESIakoak, bai Arabako Osasun Mentaleko Sarekoak eta bai Osakidetzako Zuzendaritza Nagusikoak.

Osakidetza-Arabak 7 garaikur lortu zituen, horietatik 5 guztiz emakumez osatutako taldeentzat izan ziren. Horrez gain, antolakuntzak parte-hartzaile gehien izaten dituen erakundeari ematen dion saria ere jaso zuen. Era berean, beste sei talde geratu ziren hirugarren postuan, baina lehen eta bigarren sailkatuek bakarrik jasotzen dute saria.

Aurten, korrikalarien ahalegina handia izan zen egindako distantziagatik, aurreko edizioetan baino handiagoa izan baitzen, eta ibilbidearen profilagatik, etengabeko igoerekin eta jaitsierekin.

Berriz ere nabarmendu behar da Osakidetza-Arabako profesionalen artean emakumeen parte-hartzea gizonezkoena baino handiagoa izan dela (% 65 eta % 35, hurrenez hurren).

Proba bi, hiru edo lau laguneko taldeetan egiten da, emakumezkoak, gizonezkoak eta mistoak, euren enpresak ordezkatzen dituztenak. Puntuatzeko ezinbestekoa da elkarrekin irtetea eta elkarrekin helmugan sartzea, eta, beraz, beharrezkoa da "talde-lana", ahalegin bateratuak saria izan dezan.

Zorionak eman nahi dizkiegu dortsalak eta kamisetak ematen lagundu zuten Arabako ESIako boluntarioei, lasterketa osoan zehar animatuz eta laguntza emanez. Aurten ere eskertu nahi dugu Alfredo Blaskoren laguntza, bera izan baita argazkiak egiteko arduraduna.

Arratsalde argitsu eta atseginarekin eta kirola egiteko giro bikainarekin, parte hartzaileek lasterketaz gozatu zuten.