Arabako ESIak Osasun-arreta humanizatzeko I. jardunaldia ospatuko du

Jardunaldia datorren azaroaren 19an ospatuko da AUO Santiagoko areto nagusian
Arabako ESIak herritar guztiei irekitako jardunaldi berri bat ospatuko du azaroaren 19an, pazienteen gertutasunean, enpatian eta ongizatean arreta jartzeko. Aurretik, azaroaren 18an, jarduera bat egongo da Lakua-Arriagako Osasun Zentroan. Hau herritarrei beren kontsulta medikoei begira tresnak eskaintzeko pentsatutako tailer praktiko bat da, zeinetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko den esteka honen bidez.
Beste alde batetik, Osasun-arreta humanizatzeko I. Jardunaldia azaroaren 19an izango da, 16:00etan, AUO Santiagoko areto nagusian. Arratsaldean zehar, Arabako ESIaren Humanizazio Planaren gako nagusiak aurkeztuko dira. Egitarauak hainbat elkarrizketa-mahairekin jarraituko du; bertan, osasun-langileek, tokiko elkarteek eta pazienteek eguneroko arreta hobetzeko esperientziak partekatuko dituzte, “Begiradak gurutzatuz” izeneko mahai-inguruak islatzen duen gogoeta-espazioa nabarmenduz. Horrez gain, MASK-Ospitalea proiektua azalduko da, ospitale-ingurunean esperientzia eta laguntza hobetzeko bideratuta dagoena, eta ikus-entzunezko bat ikusi ahal izango da “Tartean” film laburraren proiekzioarekin. Halaber, Ibon Zamacolak, Gasteizko Jesús Guridi Musika Kontserbatorioko zuzendariak, eta Elisa Ruedak, Gasteizko Poetas en Mayo Nazioarteko Poesia Jaialdiaren zuzendariak, mahai-inguru batean parte hartuko dute, arteak, musikak eta poesiak ospitale-eremuan duten eginkizuna aztertzeko.
Jardunaldiari amaiera emateko, arteak eta sentsibilitateak bat egingo dute poesia-errezitaldi eta kontzertu batekin. Ekimen honekin, Arabako ESIak berriz ere adierazten du osasuna ingurune gizatiarrago, gertuago eta parte-hartzaileago bihurtzeko duen konpromisoa.
PROGRAMAHUMANIZEUS1






