Arabako ESIko profesionalek poster onenaren saria jaso dute Erizaintza Kirurgikoaren Kongresu Nazionalean

Lanak ke kirurgikoarekiko esposizioa murrizteko zein interbentzio diren eraginkorrenak ebaluatzen du

Kongresua Erizaintza Kirurgikoaren Espainiako Elkarteak antolatu zuen, eta Estatu osoko 500 profesional baino gehiago bildu zituen. 250 ikerketa-lan baino gehiago aurkeztu ziren, eta erizaintza kirurgikoaren egungo erronkei eta etorkizunari buruzkoak izan ziren, eredu berritzaileago, gizatiarrago eta asistentzia-kalitatera bideratuago baterantz egindako bilakaera azpimarratuz.

Maider Fernández, María Martín eta Raúl Alonso, Arabako ESIko Erizaintza Kirurgikoko profesionalek, AUO Santiagoko Kirurgia Handi Anbulatorioko ebakuntza-geletan lan egiten dutenek, Defendatutako Poster Onenaren Saria jaso dute Erizaintza Kirurgikoaren 20. Biltzar Nazionalean, Donostian, apirilaren 22tik 24ra ospatu zena. Saria Erizaintza Kirurgikoaren Espainiako Elkartearen Batzorde Zientifikoak ematen du kongresuan aurkeztutako lan guztien artean, eta azterlanaren kalitate zientifikoa eta egileek komunitate profesionalaren aurrean defendatzeko duten gaitasuna aitortzen ditu.

Saritutako lanak "¡Vaya humos! Eficacia de las intervenciones para la reducción del humo en quirófano". Ke kirurgikoarekiko esposizioa murrizteko esku-hartze eraginkorrenak aztertzen ditu, ebakuntza-gelaren inguruan lan egiten duten profesionalentzat garrantzitsua den lan-osasuneko arazoa. Bisturi elektrikoa edo laserra duten prozeduretan sortzen den keak kaltegarriak izan daitezkeen substantziak ditu, eta kearen kontrola lehentasunezkoa da langileen segurtasunerako eta asistentzia-ingurunearen kalitaterako.

Arabako ESIak, gainera, presentzia zabala izan zuen kongresuan, hizlari gisa parte hartu zuten beste profesional batzuen bitartez. Javier Ruiz de Eguino, Arabako ESIko Giza Baliabideen gainbegiraleak, Low-Code ekosistema digitalak eta Adimen Artifizialak osasun-arloan dituzten aukerak aztertu zituen. Victoria Armenteros, Arabako ESIko Erizaintza Zuzendaritzako adjuntua, erizaintzako lidergo eta ikerketa mahai batean mintzatu zen "Cambiando realidades de la mano de la enfermería" hitzaldiarekin.

Pazientearen Segurtasunerako Sinposiumean, Arabako ESIko Erizaintzako zuzendaria, M.ª Ángeles Hernándezek, moderatuta, Bloke Kirurgikoko erizaina, Nagore Martínez de Aguirrek, parte hartu zuen, belakiak zenbatzeko AKI protokoloaren aurkezpenarekin, eta Erizaintzako zuzendariordea, Patricia Larak, inplanteen trazabilitatean egindako lana azaldu zuen.

Azkenik, ingurune kirurgikoan humanizazioari eta zainketei eskainitako mahaian, Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuko Berrikuntza Plataformako koordinatzailea, Juan Ángel Fernándezek, eta Arabako ESIko pediatra, Sandra Maesok, "Robot batek humaniza al dezake pediatria?" hitzaldia aurkeztu zuten, Saaki robotaren parte-hartze bereziarekin.

Aitorpen horrek balioa ematen dio ebakuntza-gelatik osasun-laguntza seguruago egiten laguntzen dutenen eguneroko lan zorrotzari.