Txagorritxun egingo didate ebakuntza
Programatutako ebakuntzetan adingabeak kirurgia-blokean sartzean humanizatzeko protokolo berriari buruzko bideoa
AUO Txagorritxuk urrats bat eman zuen haurren arreta hobetzeko, protokolo berri bat abian jarri baitzuen pasa den udan, gurasoei aukera emanez beren seme-alabei laguntzeko ebakuntza-gelan anestesia eman arte. Neurri hori Arabako ESIko Anestesiologia eta Bizkorketa Zerbitzuak ezarri du, eta helburu nagusia da gaztetxoen estresa eta antsietatea murriztea programatutako interbentzio baten aurretik, segurtasun emozional handiagoko ingurunea eskainiz.






