Arabako Unibertsitate Ospitalea eta Araba Eskualdea korrikan izango dira

Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) eta Araba Eskualdeak Korrikan hartuko dute parte datorren martxoaren 28an, larunbata.  Erakunde biek Juan Carlos I eta Paris etorbidea kaleen bidegurutzean hasiko den 2178 kilometroa egingo dute 12:35ak aldera. Aurreko kilometroa egingo duen  Baskonia taldeak lekukoa pastuko  die osasun erakundeei.

AUO-ko zuzendaritzak ekintza honen bidez langileak animatu nahi ditu  euren eguneroko jardueran euskara erabiltzera, euskara lan-hizkuntza bihur dadin.

Aurten Korrikaren 19. edizioa izango da martxoren 19tik 29ra, Urelepeletik Bilborainoko ibilbidea egingo duena.

Parte hartu nahi duenak Euskara zerbitzuarekin jarri ahal du harremanetan informazio gehiago jasotzeko.