AUO-k presentzia garrantzitsua izan du ospitalen kongresuan
Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) ordezkaritza handia izan du martxoaren 10etik 13ra Alicante eta Elche herrietan izandako Ospitaleen eta Kudeaketa sanitarioaren kongresuaren 19. edizioan. Topaketak “Osasun zerbitzuak eta hiritarrak” izan ditu mintzagai.
Gure ospitaleko profesionalek hiru ponentzia aurkeztu dituzte: bata, Arabako laborategien kudeaketa klinikoko unitateari buruzkoa; bigarrena, AUOko zerbitzuetako eta kudeaketa klinikoko unitateen jarraipen eta kontrolari buruzkoa; eta hirugarrenak historia klinikoa paperetik formatu elektronikora pasatzea izan du ardatz
AUOk poster batzuk ere aurkeztu zituen: sail artekoak ez presentzialak; larrialdietan adineko pazienteen berrospitaleratzearen faktoreak, paziente estratifikatuaren kudeaketa osoa eta erizaintzako kontsulta espezializatua.