Arrakastasua izan da auo-ko etorkizuneko egoiliarrentzako ate irekien eguna
Martxoaren 25ean, AUOk ate irekien lehen eguna antolatu zuen etorkizuneko egoiliarrei espezialitatea eta helburuak aukeratu baino lehen ospitalea erakusteko.
Facebook kontu berriak eta QR kodeak balio izan zuten AUOko berezitasunak erakusteko; izan ere, erreferentziako ospitalea da, eta espezialistak hezteko 31 plaza ditu.
Eguna antolatzeko eta ezagutarazteko hartutako lanak merezi izan zuen, 60 lagun azaldu baitziren Txagorritxura AUO hurbiletik ezagutzeko eta hala ospitale bat edo beste aukeratzeko informazio baliagarria izateko.
Ekitaldiaren buruan izan ziren gerentea, mediku zuzendaria, erizaintza-zuzendaria, Ikerketaburua eta Ikasketaburuaren adjuntua
Etorkizuneko egoiliarrek erreferentziazko zerbitzuak ikusi zituzten, AUOko profesionalek lagunduta, xehetasunez hornitzeko eta hala, gero, espezialitatea aukeratu ahal izateko.