Erizain adituak presio-ultzeretan
Erizainen asistentzia-lana funtsezkoa da pazienteen atentzioan. Trebezia behar da zenbait langintzatarako. Hori da presio-ultzeren kasua.
Erizain adituak dira horretan Idoia Beistegi (Santiagoko 6B-ko gainbegiralea) eta Estrella Marín (Txagorritxuko 6 A eta B-ko gainbegiralea). Nerea Gutiérrezen laguntza dute horretarako. Hau da haien lana: zainketa bereziak ematea larruazalen/ehunen integritatearen narriadura prebenitzeko zein tratatzeko.
Beren buruei garrantzirik ematen ez badiete ere, aitortzen dute ultzerak dituzten pazienteak maneiatzeko trebetasuna eta ezagutzak behar direla.
Zauri kronikoei lehentasuna ematen zaie osasun publikoan. Milaka laguni eragiten die, eta, zeharka, baita familiakoei eta zaintzaileei ere. Pazientearen bizi-kalitatea asko txartzen da, eta heriotza ere eragin dezake zenbaitetan; gainera, esan gabe doa sistema sanitariorako karga ekonomiko handia direla. Gaur egun, zauri kronikoak zainketa egokiekin prebeni daitezke.
Oro har, profesional horiek adineko eta mendekotasun handiko jendea zaintzen dute. Haiek dioten bezala, paziente ahulak, nahiz eta denok izan ditzakegun horrelako lesioak. Beraz, zaila da horrelako jendea maneiatzea aposituak ipintzeko eta sendaketak egiteko. Azpiko kasua tratatu behar da lehenik, eta horrelako lesioak maneiatzeko modua ez aldatzen saiatu.
Berak arduratzen dira, era berean, zaintzaileei hezkuntza sanitarioa emateaz pazienteei alta ematen zaienean, etxean ere atentzio bera jaso dezaten; hala, segida ematen zaio Lehen Mailako Atentzioko asistentziari.
Erizain adituek/kontsultoreek, beren kideei aholkuak emateaz gainera, Lehen Mailako Asistentziaren jarraipena ematen laguntzen dute —esan dugun bezala—, eta erizainei eta erizaintzako laguntzaileei graduaurreko zein graduondoko eskolak eta tailerrak ematen dizkiete. Bi profesional horiek prestakuntza-eskola bat emango dute apirilean. Emango dugu horren berri.