AUO-k egoiliar berriei arrea egin zien

Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) maiatzaren 22an ospatu zuen berrogeita hamar profesional baino gehiagori egindako harrera ekitaldia. Profesional horiek egoitza egingo dute gure osasun eremuan.

Espezialitateko 27 egoiliar dira, familiako eta komunitateko medikuntzako 15 eta erizaintzako 11. Gehienak Euskadikoak eta Nafarroakoak dira, baina Katalunia, Galizia, Baleares eta beste erkidego batzuetakoak ere badira.

Ekitaldian zuzendari kudeatzailearekin batera izan ziren Arabako campuseko errektore-ordea eta AUO-ko irakaskuntzako arduradunak. Ongietorria emateaz gain, hizlariek egoiliar berriak animatu zituzten onena ematera, eta behar duten laguntza guztia eskaini zieten.

Jardunaldia itxi zen González-Pintoren psikiatriako ikerkuntzari buruzko hitzaldi batekin.