Obesitatearen kirugia kongresuak 300 espezialista bildu zituen Gasteizen
Maiatzaren azken egunotan Gasteizko Europa Jauregiak hartu zuen Obesitate Morbida eta Gaixotasun Metabolikoei buruzko Espainiako Kirurgia Elkartearen XVII Batzar Nazionala. Topaketak 300 espezialista baino gehiago bildu zituen, eta haren antolakuntzaren buruan egon da AUO-ko kirurgiako burua den Cándido Martínez Blázquez.
Biltzarrak eskaini zien bertaratuei Bartzelona, Zaragoza, Madrid, Lisboa eta Brujasen zuzenean egindako kirurgia ikusteko aukera. Horrez gain, partaideek izan zituzten bideo-forum bat, hainbat mahai-inguru, komunikazio eta bideo. Gainera, bertan aurkeztu zen Osakidetzako Kirurgia bariatrikoaren gidaren bigarren edizioa.
Hortaz, kongresuak balio izan zuen ideiak trukatzeko eta gaur egun kirurgiaren arlo interesgarri horretan agertzen diren berrikuntza eremuei buruz eztabaidatzeko.
Kirurgia bariatrikoaren garapena azkarra izan da aurrerapen teknologikoei eta teknika kirurgikoek eragindako ondorio fisiopatologikoei esker. Garapen horrek bide zoragarri bat ireki du obesitate eta gaixotasun metabolikoen arloan