AUO-ko berrikuntza
Arabako Unibertsitate Ospitalea (AUO) Arabako osasun zentro nagusiena da eta euskal osasun sareko zentroen artean hirugarrena. Arreta asistentziala eta irakaskuntza eman eta ikerketa sustatzen duen ospitalea da.
Ondorioz, arlo guzti horietan bikaina nahi du izan. Testuinguru honetan berrikuntzak islatzen du hartutako ezagutzaren ezarpena, eta hari esker hobekuntzak lortzen dira pazienteen, senideen eta komunitatearen beraren bizitzan, gure osasun sistema jasangarriagoa eginez.
Hobekuntza horien alde garrantzitsu bat dakar langileen berritzeko gaitasunak: pertsonal fakultatiboa, erizainak, administrari laguntzaileak, zeladoreak, informatikoetatik hasi eta garbiketa, sukalde, mantentze eta mendeko langileenganaino helduz.
Aurreko dela eta, AUO-k urtero proiektu berritzaileenei saria ematen die eta ekimen horiek ikasi eta bideratzen duen batzorde espezifiko bat sortzen du. Hauek osatzen dute batzordea: Amaia Albandoz (Bioef), José Medrano, Inmaculada Moraza, Joaquín Durán, Ana González–Pinto eta Naiara Parraza.
Batzordeak aholkularitza emateaz gain, eskatzen duen edozeinek erabil dezake helburu honekin: ideiek eta proiektuek patenteak, erabiltzeko ereduak edota asmatzaileei eskubide intelektualak sortzea.