AUOk eta Araba Eskualdeak jaso dute kudeaketa aurreratuarekiko konpromisoaren diploma
Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) eta Araba Eskualdeak Euskalit-en kudeaketa aurreratuarekiko konpromisoaren diploma jaso dute. Horren helburua da saritzea erakunde aurreratuenak eta Euskalit-eko kudeaketa praktika onenenak dituztenak.
Pasa den abenduaren 10ean, Bilboko Euskalduna Jauregian izandako ekitaldi batean Zuzendari Medikoak, Alberto Manzanok, jaso zuen diploma. Eskualdearen izenean, zuzendaria, Antonio de Blas, izan zen saria jasotzeko arduraduna.
Aitortza hau, duela hilabete batzuk gure ospitaleko profesionalek egindako kudeaketa aurreratuaren ereduaren araberako autoebaluazioaren emaitza da. Autoebaluazioaren ostean, ebaluatzaileen bisita izan zen indarguneak eta zer hobetuak aztertu zituztenak sei arlotan: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak.