ESIren jarraipena eta kontraste taldearen lehen bilera

Pasa den abenduaren 14an, hogeita hamar kidek osatutako Arabako ESIko Jarraipen eta Kontraste Taldea sortu zen. Talde horren helburua da aholkatzea zuzendaritza taldeari arreta asistentzialarekin erlazionatutako prozesu guztietan.

Osasun arloko AUOko eta Araba Eskualdeko profesionalek (medikuak eta erizainak) osatzen dute taldea beste kategoria batzuetako profesionalen ordezkariekin batera.

Taldearen misioa datza euren ezagutzak ematean, prozesu asistentzialak batu eta hobetzeko helburuaz, herritarrentzako arreta integrala eta kalitatezkoa lortze aldera.

Araba ESIko gerentea izango denak, Jesus Larrañagak, integrazioaren erronkari buruzko azalpena eta azken urteotako gakoak eman zituen: AUO sortzetik Arabako Eskualdearekin batzeraino, urtarrilaren 1ean erakunde sanitario berria egin arte.

Larrañagak goraipatu zuen ESIren helburua arlo asistentzialen arteko integrazioa dela. Horrela, pazienteek jasoko dituzte kalitatezko arreta eta zainketak, modu koordinatu batean. Era berean, esan zuen arreta integratuak hiru zutabetan oinarrituta egon behar duela: gobernamendu integratzailea, herritarren ikuspegia, eta kultura eta baloreak.