Bioaraba OIIko Haur eta Gazteen Hazkuntza eta Metabolismoa Ikertzeko Taldeak nutrizio-ikerketako onenari beka bat jaso du

Ignacio Díez, Arabako ESIako Pediatria Zerbitzuko mediku ondokoa eta Bioaraba OIIko ikertzailea, eta bere lantaldea Endokrinologia eta Nutrizioko Espainiako Elkartearen Kongresu Nazionalean sarituak izan dira

Aurten, espezialitatearen arloan erreferentzia eta ospe handiena duen urteko bilerak 1.000 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu Sevillako Kongresu eta Erakusketa Jauregian, urriaren 13, 14 eta 15ean. Egungo testuingurua kontuan hartuta, formatu hibridoan aurkeztu da, beraz modu presentzialean edo birtualean jarraitu ahal izan zen.

Endokrinologia eta Nutrizioko Espainiako Elkartea (SEEN) elkarte zientifiko bat da, Endokrinologia, Biokimika, Biologiako profesionalek eta Endokrinologia, Nutrizio eta Metabolismoaren arloan lan egiten duten beste espezialista batzuetako profesionalek osatua, haien ezagutzan sakontzeko eta zabaltzeko.

SEEN erreferentziazko elkarte zientifiko gisa aitortuta dago gaikako arlo horietan, eta bere helburuen artean ezagutza berriak sortzea eta arreta klinikora eramatea dago, gaixotasun endokrinologikoak eta/edo nutrizionalak dituzten pazienteen diagnostikoan eta tratamenduan hobekuntzak ekarriko dituena.

Kongresuan landutako gaien artean, beste urte batez, gure gizartean oso nagusi diren eta konplexutasun handia duten osasun-arazoekin lotutakoak nabarmendu ziren, patologia horietan aurrerapen zientifiko garrantzitsuak gertatzen ari baitira.

"Influencia del perfil metabólico basal en la evolución del paciente infanto-juvenil afecto de obesidad" azterlana, Bioaraba OIIko Gaixotasun Kardiobaskularrak Ikertzeko Arloko Haurren eta Gazteen Hazkuntza eta Metabolismoa Ikerketa Taldeak garatua, gorputz-konposizioa ekografia bidez baloratzeko bekarekin saritu da.

Gaur egungo bizimodua, dieta mediterraneotik gero eta urrunago dagoen elikadurarekin, ohiko sedentarismoarekin batera, gaixotasun ez-transmitigarri deiturikoekin lotzen da, hala nola sindrome metabolikoarekin. Patologia horiek gero eta ohikoagoak dira pediatrian; hori dela eta, azterlan honen bidez, sindrome metabolikoaren eta haren osagaien prebalentzia ezarri nahi izan da gehiegizko pisua eta obesitatea duten haurrengan, eta haien eragina baloratu.

10.000 eurotik gorako sari nazionala da, eta Pediatriako Kanpo Kontsultei ekografo bat ematea ahalbidetuko du (Endokrinologia eta nutrizioa eta Digestio-aparatua).

Bioaraba OIIko Haurren eta Gazteen Hazkuntza eta Metabolismoa Ikerketa Taldeko kideak

Ikertzaile nagusia:

  • Ignacio Díez - Arabako ESIako Pediatria Zerbitzua.

Talde laguntzailea:

  • Ainhoa Sarasua - Arabako ESIako Pediatriako Haur eta Gazteen Endokrinologiako Atala.
  • Zuriñe García - Arabako ESIako Pediatriako Haur eta Gazteen Gastroenterologiako Atala eta EHUko Pediatria Saila.
  • Ariadne Calvo - Arabako ESIako Pediatriako Haur eta Gazteen Gastroenterologiako Atala.
  • María Isabel Lorente - Arabako ESIako diabetes/nutrizioko erizain hezitzailea.