Candido Ayensa doktore ospetsuak erretiroa hartu du
“Hiri honetako medikuntza onenaren ikur bat izateaz gain, zintzotasun, dedikazio eta jakinduriaren adibidea da. Bera falta sentituko dugu, eta guretzat erronka handi bat izango da bizitza osoan hain ondo aritzea, berak egin duen bezala”.
Horrela azaltzen zuten Candido Ayensaren Barne-medikuntzako lankideek. Candidok urriaren 23an merezitako erretiroa hartu zuen.
Baliteke, bere lankideen gorespenak ospitale osokoak izatea, Ayensa doktorea praktika klinikoan eta irakaskuntzan instituzio bat baita, eta zalantzarik gabe, omenaldi bat merezi du.
Candido – horrela deitzen diote guztiek - 1978an heldu zen Txagorritxura. Cascanten, Nafarroako Erriberako bihotzean, jaio zen. Iruñean Barne-medikuntzako espezialitatea egin ostean, sei ospitalera “bidali zituen paperak”, lehena Gasteizekoa izanik. Gainditu ostean, hemen geratu zen.
“Heldu nintzenean, dena egiteke zegoen”, gogoratzen du Candidok. Bere espezialitateko lanez gain, liburutegia antolatzea eta saio klinikoak prestatzea hartu behar izan zituen bere gain. Beraz, ospitale berri bat eraikitzen lagun behar genuen. “Gogo handia genuen, gazteak ginen eta”, justifikatzen du.
Estutasunean ipintzen dugu zergatik den hain maitatua galdetzean. ”Beti moldatu naiz oso ondo jendearekin. Hau faltan izango dut: harremana lankide eta pazienteekin”, erantzuten du apaltasunez. Berarekiko aitortzen artean, badira milaka pazienteena, ehunka ikasleena, eta nola ez, Bare-medikuntzako profesionalena.
Candido behin baino ez da bajan egon, eta bere lanarekiko entrega hain handia zen, non bere semeetariko lehena Txagorritxun jaiotzen zen bitartean, bisita pasatzen jarraitzen baitzuen, eta noizean behin hurbiltzen zen erditzearen eboluzioari jarraipena egiteko. Seme bat medikua ere bada AUO-n.
Candidoren ustez, erretiroa ez da jarduera ez izatearen sinonimoa. Hemendik aurrera, bere pasiorik handienari denbora dezente emango dio, historia unibertsalari, hain zuen. ”Antillako herriak nola sortu ziren hasita, Jamaikako iraultza, Balcaneseko gatazka, edo Txinako Inperioa”, laburbiltzen du gizon on eta zuhur honek.
Nafarroako erreferentzia galdu gabe, berak Gasteizen bizi izaten jarraituko du, hori baita duela lau hamarkada errotzeko aukeratu zuen hiria.
ZORIONAK CANDIDO!