Kategoria: Portadan

Araba ESIk haurren errehabilitaziorako gimnasio berria jarri du martxan AUO Santiagon

AUO Txagorritxuko eta Lakubizkarrako osasun zentroetan dauden guneak ireki ondoren, aste honetan AUO Santiagon dagoen haurrentzako gimnasio berriak bere jarduerak hasi ditu eta horrela, zentro honetako errehabilitazio gune berria osatu du. Iñigo Urkullu Lehendakariak inauguratu zuen joan den martxoan.

Bizikletaren erabilpena dela eta, Araba ESIk “2017ko Mugikortasun Jasangarriaren Saria” jaso du

Gasteizko Bizikleteroak, “Bizikletaren XVI. astea” egiten ari direla eta “Mugikortasun Jasangarriaren Saria” eman die Araba ESIko Lehen Mailako Arretako langileei, alegia, etxeko arreta eskaintzen dutenei eta lekuz aldatzeko garraiobide moduan bizikleta erabiltzen dutenei; langile horiek gure hiria osasungarriagoa izatea ahalbideratzen dute.

Araba ESIko Familiako eta Komunitateko egoiliarrek ikerketa lanak aurkeztu dituzte

Pasa den maiatzaren 10ean, asteazkenean, AUO Santiagon ospatutako ekitaldian, Familiako eta Komunitateko BAME eta BAEk ikasturte honetako ikerketa lanak aurkeztu zituzten. Ezagutzera emandako zazpi lanek asistentzia hobetzea zuten helburu, horretarako, zenbait arlo jorratu zuten: INR-ren hauskortasuna, diabetikoen giltzurrun gutxiegitasuna, BBB-en helduen prestakuntza, aurreratutako demetzia duten pazienteak arintzeko kodeketaren garrantzia edo osasun...

Araba ESIk pasa den ostiralean Ospitaleratutako Ume Eguna ospatu zuen

Araba ESIk maiatzaren 12an AUO Txagorritxuko sarrera nagusian Ospitaleratutako Ume Eguna ospatu zuen ingresatuta dauden umeei musuak eta puxikak botaz. Menudos Corazones Fundazioak 150 ospitale baino gehiagotan sustatu du ekimen hori. maiatzaren 13an Ospitaleratutako Ume Eguna egiten da, horrela, erabaki zuten Europako Biltzarrean orain dela hiru hamarkada adin txikikoei zuzendutako...