Kategoria: Portadan

Araba ESI-ko Loaren Unitate Funtzional berriak aukera ematen du arreta jasoko duten pazienteen kopurua bikoizteko eta loaren azterlanak gehitzeko arabarrei asistentzia-kalitatea hobetuz

Santiago eraikinean kokatua, ia 650 metro karraturekin, laukoiztu egiten du aurreko unitatean zegoen espazioa, azken belaunaldiko teknologiaz hornituta dago eta diziplinarteko arreta eskaintzen du loaren medikuntzan adituak diren espezialitate desberdinetako profesionalen eskutik

AUO 0,7 Elkarteak 2016an bildutako fondoak 9 GKEri eman dizkie

Otsailaren 15ean, kutuna bezain hurbila izan zen ekitaldian diru-laguntzak eman zizkieten aurkeztutako bederatzi ekimenei. AUO Santiagoko areto nagusian egin zen ekitaldian, GKEetako ordezkariek diruz lagundutako proiektuak beste bazkideen aurrean azaldu ahal izan zituzten, alegia, bildutako fondoak beraietara bideratuko baitira.

Araba ESIko Familiako eta Komunitateko egoiliarrak saritu dituzte Euskal Herriko Zainetako Hipertentsio eta Arrisku Kardiobaskularreko Elkarteko XIX. Biltzarrean

Jessica Ramírez, Nerea Urreta, Catherine Collado eta Andrea Lluesma Araba ESIko Familiako eta Komuniateko Medikuntzako egoiliarrak saritu zituzten Euskal Herriko Zainetako Hipertentsio eta Arrisku Kardiobaskularreko Elkarteko (SOVASHTA), XIX. Biltzarrean, Vitoria-Gasteiz Jauregian, otsailaren 3an, hain zuzen ere.