Kategoria: Portadan

Osakidetzaren Araba ESI eta Arabako farmazialarien elkargo ofiziala saritu ditu Correo Farmacéutico-k, horien «medikazioaren kontziliaziorako protokoloa» 2015eko ekimen onenetako bat dela iritzita

Tratamendu farmakologikoaren kontziliazioaren helburua da ospitalean nahiz osasun-zentroan arreta maiz jaso behar duten pazienteen medikazioan gerta daitezkeen erroreak gutxitzea.

Arreta espezializatuaren, lehen mailako arretaren eta farmazien arteko koordinazioak pazienteen osasuna eta segurtasuna hobetzen ditu.

Miguel Gutierrez psikiatrak Osasun Ministerioaren saria jaso du

Miguel Gutierrezek, Araba ESIko psikiatriaburuak, Osasuneko ordena Zibilaren Enkomienda jaso du ikasketa, arreta eta ikerketan egin duen lanagatik. Osasun,Gizarte zerbitzu eta Berdintasuneko Ministerioak ematen du sari hau. Ministerio horretako funtzioko titularra den Alfonso Alonsok eman zion saria psikiatra arabarrari, Psikiatriako XXIV Kongresu Europarraren barruan.