Kategoria: Portadan
Bideoa: Biztanleen % 16k lotarako arazoak ditu
Askok, medikuari galdetu beharrean, automedikaziora jotzen du, arazoa areagotuz. Gertutik ezagutuko dugu gaitz hau. EiTB-etako erreportaje bat.
Nahia, urte honetako lehen arabarra
Gaur gauean Nahia jaio da AUO Txagorritxun. Haur hau da urte honetan 3.05ean jaio den lehen arabarra, eta 3,410 kg pisatu du. Amak, Luisa Vargas, aitak, Sigifredo Bedoya, eta ahizpak etxean afaldu eta mahatsak hartu zituzten. Gaueko ordu batean Txagorritxu Ospitalera heldu ziren, eta ordu bat geroago Nahiak argia ikusi...
Osakidetzak onartu du Araba ESI sortzea
Osakidetzako Administrazio Kontseiluak onartu zuen atzo, abenduaren 28a, Araba ESI eta Arabako Errioxako ESI sortzea. Horrek esan nahi du zuzendaritza berberaren menpe batzen direla lehen mailako arretako zentroak erreferentziako ospitalearekin, ezarritako esparru geografikoan. Horrela, 2016ko abenduaren 1etik aurrera, desagertuko dira Erakunde Sanitario Integratu (ESI) berriak sortu dituzten erakunde hauek: Arabako...
Olentzerok AUO Txagorritxu bisitatu du
Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pediatrian ospitaleratutako umeek Olentzero eta galtzagorrien bisita jaso dute Gabon gauean. Lau galtzagorri AUO Txagorritxuko fatxadatik jaitsi dira, leihoetatik logelara sartzeko, eta ondoren umeei opariak emateko. Geroxeago, Olentzero ere Pediatria zerbitzura hurbildu da, han ospitaleratuta daudenei bisita egin eta Gabonetako opariak ekartzeko. Beraz, jaian, tradizioan eta alaitasunean...
FREMAP-ek jostailuak eman dizkio AUO Txagorritxuko Pediatria Zerbitzuari
Fremap-eko langileek zenbait jostailuren dohaintza egin diote gure ospitaleari, azken urteotan egin duten bezala. Ekimen hori Gizarte Ekintzako batzorde batek koordinatzen du. Ekimena enpresaren gizarte-erantzukizuneko politika baten barruan kokatzen da, eta haren sustatzaileak Gasteizen Javier Uriarte eta Ainhoa Fernandez dira.






