Kategoria: Portadan

Araba ESI Santiagoko Farmaziako taldeak sari bat jaso du Farmazia eta Parafarmaziako I Kongresu Nazionalean

Araba ESI Santiagoko Farmaziako zerbitzuak FAE  ponentzia onenaren sariaren accesita jaso zuen pasa den azaroan, Jerez de la Fronteran izandako Farmazia eta Parafarmaziako I Kongresu Nazionalean. Taldeak aurkeztu zuen  “Control de caducidades y stocks en la farmacia del HUA Santiago” izeneko ponentzia. Lau egileak hauek izan ziren:  Maria Angeles Garcia,...

Lehendakaria Santiago Unibertsitate Ospitalean jarritako eskaner berri baten aurkezpenean egon da

Eskaner berria beste aurrerapauso bat da Osakidetzaren Arabako zerbitzuak teknologikoki modernizatzeko bidean, esan de Urkulluk. Pertsonek jasotako erradiazio-dosia gutxitu eta emaitza klinikoak zein pazientearen segurtasuna hobetzen ditu abangoardiako ekipamendu honek. Iñigo Urkullu lehendakariarentzat, Santiago Arabako Unibertsitate Ospitalean (AUO) ezarri berri den abangoardiako eskanerra «beste aurrerapauso bat da Osakidetzaren Arabako zerbitzuak...

Olatz Urbina, Bartzelonako Universitat Autonomako doktore berria

Olatz Urbina Bengoa gasteiztarrak, Santiago egoitzan lan egiten duen botikariak, pasa den azaroan, BUAren Medikuntzako Doktoregoa programaren barruan doktore titulua lortu zuen. Bere tesiaren izenburua hau izan zen: “Problemas relacionados con los medicamentos detectados en pacientes hospitalizados a través de una aplicación informática integrada en la orden médica informatizada”. Tesi horrek...

Egibideko ikasleek AUO bisitatu dute

Bigarren urtez, Egibideko (Jesus Obrero Institutua) 12 ikasleko talde batek AUO bisitatu zuen pasa den abenduaren 22an. Ekimen hau Isabel Susaeta irakaslearena izan da. Irakasle horrek Biologia ikasgaian planteatu zuen minbizia / hematologiako gaixotasunak sartzen zituen lan bat egitea. Aurreko urtean bezala, zentroak eskatu zuen  bilera bat batxilergoko 2. mailako...

Araba ESIko zuzendaritza taldea izendatu dute

Atzo, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak izendatu zuen Araba Osasun Integratuaren (ESI Araba) zuzendaritza taldea. Erakunde berria pasa den urtarrilaren 1ean jarri zen martxan. Jesus Larrañaga da Araba ESIko Zuzendari kudeatzaile berria; berriz, Alberto Manzanok betetzen du Zuzendari mediko kargua eta Lourdes Ramirezek Erizaintzako zuzendariarena. Fernando Encinar da Ekonomia eta finantzako zuzendaria...