Dermatologiako egoiliar batek poster onenaren saria irabazi du Valentzian
Vanesa Fatsini Blanch AUOko lehen urteko mediku egoiliarrak poster onenaren saria lortu berri du Dermatologiako Egoiliarren X. Biltzar Nazionalean, Valentzian.
Saria ekarri dion kasu klinikoa benetan interesgarria da: gizon senegaldar baten eskroto-nodulu batzuk ziren, eta diagnostikoa harrigarria izan zen, saria irabazi duen profesionalak dioenez. Garrantzitsuena: prozedura terapeutikoak, lehenago inoiz deskribatua ez izanik ere, oso ondo funtzionatu duela. Horrek denak lehen sariaren aitortza ekarri dio mediku katalan honen lanari.
Vanesa Tarragonakoa da, eta Bartzelonan ikasi zuen Medikuntza. Beti izan zuen interesa Dermatologian, eta Gasteizen lortu zuen postua. Hain zuzen, eskari handia du espezialitate horrek: BAME deialdian, azken bi urteetan, Dermatologia bukatu da aurrena.
Vanesa maiatzean hasi zen AUOn, eta, errotazioan, kirurgia orokorrean ibilia da (espezialitate mediko-kirurgikoa da) eta, orain, baita barne-medikuntzan ere. Kirurgia gehienak lokalak dira, baina, batzuetan, teknika nahiko landuak erabiltzen dira.
Zergatik barne-medikuntzan errotazioa egin?
Vanesak dioenez, barne-patologia ugari larruazalean adierazten dira: infekzio- eta digestio-prozesuak, prozesu paraneoplasikoak eta abar. Horrek azaltzen du zer-nolako lotura dagoen espezialitate hauen artean.
Vanesa oso pozik dago benetan gustuko duen horretan lanpostua lortzeagatik eta, nola ez, Valentziako biltzarrean poster onenaren saria jasotzeagatik.
BEJONDEIZULA ETA ZORIONAK!