Erizaintzairako gida berria: "Esfortzu-probak kardiologian”
Mª Jesús Apodacak, Araba ESIko kardiologia zerbitzuko erizaina, gida praktiko bat osatu du erizaintzarako proba funtzional mota hori maneiatzean berezitua.
Erizaintzaren papera Kardiologian garatu da espezializaziorekin, profesioaren ikuspegi aldaketarekin eta garapenarekin batera, ezagutza eta konpetentzia berriekin bateratuago dauden rol berriak lortu baitira.
Araba ESIko kardiologia zerbitzua, Arós medikua buru dutelarik duela urte batzuetatik talde lan sistema sustatu du zeinetan erizaintzak protagonismoa hartzen duen, hainbat eremuetako ezagutza eta esperientziaren bidez espezializatu egin baitira. Horrela, erizaintzak hartzen du esfortzuaren proba, modu autonomoan eginez; baina hori bai, kardiologoen laguntza eta ikuskapenarekin.
Liburu hau idazteko ideia sortu zen kardiologiako proba funtzionala egiten dituzten erizainek behar batzuk sumatu zituztelako, horietan nagusiena belaunaldi aldaketa garrantzitsu bat zetorrela eta, taldera sartuko ziren profesional berriei zuzenduriko formazioa egituratzeko beharra ikusi zuten. Horrela, hasiera batean gida, dokumentu edo protokolo txikia behar zuena izan, forma hartuz joan zen, lan talde guztiaren ekimenari esker eta bereziki Loma-Osorio medikuari esker, azken hau arduratu baitzen lana editatzeaz.
Gidaren egile den Mª Jesús Apodakak honako hau baieztatzen du: “Lana neketsua, zehatza izan da, dedikazio handia behar izan du eta Kardiologia Zerbitzuak argitaratu duela ikusteak harrotasunez betetzen nau”. Gainera, gehitzen du: “Oso eskerturik nago Martínez Ferrer medikuari haren konfiantzagatik, laguntzagatik eta sinesteagatik dokumentua zabaltzeko eta hedatzeko modukoa zela, espero du hasierako helburua beteko duela: erizaintzako profesionalak prestatzea esfortzu probak maneiatzerako garaian eta bide batez, ezagutzak abalatutako rol berriak hartzeko gai izan gaitezen bultzatzeko helburua betetzea nahi dugu”.
*Gida eskuragarri dago AUO Txagorritxuko Kardiologia idazkaritzan.
Pruebas de esfuerzo en cardiología - Apuntes para enfermería