GAIXOTASUN KARDIOBASKULAREEN PREBENTZIOA

Gaixotasun kardiobaskularrak dira heriotzaren lehen kasua herrialde garatuetan. Besteak beste, kardiopatia istemikoak eragiten du heriotzen kopuru handiena, eta haren atzetik gaixotasun zerebrokaskularrak. Gainera, azken gaixotasuna da helduen ez gaitasunen kasu nagusia. Berriz, berri ona da azken hamarkadetan gaixotasun horiek sortzen duten heriotza-tasa jaisten hasi dela.

Geure buruari egiten diogun galdera hau da: nola gutxitu oraindik bihotzeko gaixotasunak eta zerebrobaskularrak eragiten duten hilkortasuna, eta aldi berean, gain-bizitza handitzea eta pertsonen autonomiarik handiena eta bizitza-kalitatea lortzea.

Gai honetan hitz gakoa prebentzioa da. Gaixotasun kardiobaskularrak prebenitu daitezke, bai agertu aurretik bai gaixotasuna agertu ondoren berriz gaixotzean. Beraz, hobetu egin behar da arriskuko faktoreen antzematea eta kontrola: tabakismoa, hipertentsio arteriala, kolesterol handia, diabetesa eta gizentasuna. Garrantzi handikoa da seinale akutuen agerpena azkar identifikatzea eta tratatzea, besteak beste, bihotzeko infartua, iktusa eta bihotzeko geldialdia. Era berean, funtsezkoa da tratamendu errebaskularizador goiztiarra egitea bai bihotzeko infartuan bai iktusean arretako sareen bidez, “iktusa kodea” edo “infartuko kodea” kasu. Euskadin kode biak ditugu. Fase akutua gainditu ostean, helburua izan behar da errehabilitazio kardiobaskularreko programek lortzea pazienteen portzentaje handi bat, gaurkoa baino handiagoa. Bihotzeko gutxiegitasun kronikoaren arreta hobetzea da XXI. mendeko arreta sanitarioaren erronka handi bat.

Behin eta berriro azpimarratu nahi dugu prebentzioa. Horri dagokionez, esan behar dugu garrantzitsua dela bizitza osasuntsu baten azturak izatea, azken finean, tresnarik eraginkorrena baita gaixotasun kardiobaskularren aurka. Prebentzioaren oinarri dira elikadura osasuntsua eta ariketa fisiko moderatua.

Harro esan behar dugu Arabako Unibertsitate Ospitaleak parte hartu zuela ordura arte egindako dieta mediterraneoaren bidez gaixotasun kardiobaskularren oinarrizko prebentzioari buruzko ikerketa handienean.

PREDIMED ikerketan parte hartu zuten  arrisku kardiobaskular handiko7.447 boluntario osasuntsuk. Zazpi erkidego autonomotako pertsona horiei, bataz beste, 5 urteko jarraipena egin zioten. Haietariko 647 partaide Gasteizeko taldeak bildu zituen.

Ikerketak dieta mota biren onurak alderatu zituen gaixotasun kardiobaskularren prebentzioan. Ordura arte, gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua duten pertsonentzat munduko elkarte zientifikoek gehien gomendatzen zuten dieta koipe gutxikoa zen. 2003an hasi eta 2013an argitara emandako ikerketa horren erronka zen konprobatzea koipe gehiagoko dieta batek, batez ere landare-koipea, dieta mediterraneoak kasu, ematen zuen onura gehiago mota guztietako koipe gutxiko dieta batek baino.

Oso adierazgarriak izan diren eta ebidentzi zientifiko onena izan duten emaitzek erakutsi dute oliba-olio birjina edo fruitu lehor askoko dieta mediterraneoari jarraitzean gaixotasun kardiobaskularra (bihotzeko infartua, burmuineko istripu kardiobaskularra edo heriotza kardiobaskularra) garatzeko arriskua gutxitzen dela %30ean.

Horrela bada, planteatu daiteke dieta mediterraneoan oinarritutako prebentzio kardiobaskularreko programa bat ezartzearen beharra gure kontsultetan eta osasun zentroetan.

Eszenatoki honen aurrean planteatu daiteke gure dieta mediterraneoan (fruta eta barazki ugarikoa, oliba-oliotik eta fruitu lehorretatik ateratako barazki-koipeak, osoko zerealak, arraina eta lekariak, eta haragi, haragi-produktu prozesatu, krema, gurin, azukredun edariak eta osoko esneki gutxikoa) oinarriturik eta jarduera fisikoa handitzeko interbentzio batez osatuta prebentzio gaixotasun kardiobaskularren prebentzioko programa bat ezartzeko beharra kontsultetan eta osasun-zentroetan. Dieta eta higieneko neurri horiek sarri erabiltzeak dakar osasuneko gastua gutxitzea eta gaixotasun kronikoen, gaixotasun kardiobaskularrak kasu, intzidentzia murriztea.

Azkenik, esatea ez dagoela munduan  pertsona osasuntsuengan dieta bat jarraitzearekin horrenbeste babes kardiobaskularra azaldu duen ikerketarik.