PEDIATRIAKO GELAKO ANA ANDEREÑOAREN IPUIN BERRI BI

Ana Garcia de Motiloak, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako andereñoak, bi ipuin argitaratu berri ditu gaixotasunen bat duten umeentzat.

“Zesar eta mahai-futbol magikoa” Duchenne muskulu-distrofia duten zortzi eta hamabi urte bitarteko haurrentzat sortutako kontakizuna da. Gaixotasun hori bakarrik gizonezkoek jasaten dute.

Egilearen hitzetan ipuinaren helburua da “ laguntzea umeari eta gurasoei sufrimenduari hitzak jartzen”. Ipuina baliogarria ere bada eskolako tutoretza batean ikaskideekin lantzeko, kontakizunean agertzen baitira elkartasuna, laguntasuna edo laguntzaren baloreekin erlazionatutako egoerak.

Bigarren ipuinari “Elefantxuria” izenburua jarri dio,  eta horren helburua da asma duten umeei laguntzea ulertzen nola sortzen den gaixotasun hori. Testu eta irudien bidez, txikiak elefante zuriarekin identifikatu ahal dira, eta gertatzen zaienari hitzak jarriko dizkiote. Horretaz gain, arnas aparatuari buruzko ezagutzak jasoko dituzte.

Ipuinetara sartu daiteke ospitaleko web-orrialdetik lotura honen bidez: http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-gkhua06/es/contenidos/informacion/hua_recursos_tic/es_hua/hua.html#cuentos

Edo gelako blog-etik:

www.hospitalandia.blogspot.com

(eskuineko zutabea, jaitsi “Ospitalerako ipuinak” aurkitu arte.)