GERMAN MATILLA, ZELADOREBURU NEKAEZINA

Bere bizitzaren 48 urteetatik ia 30 urte eman ditu Santiagon. Atezain hasi zen, gero sanitarioa eta  2002an zeladore  lanpostua lortu zuen. Data horretan sortu zen Olagibel kaleko zentroan ordura arte existitzen ez zen lanpostu hori.

German Matilla Blanco-ri buruz ari gara. Laster hamarkada bat beteko du zeladoreburu gisa Santiago egoitzan. Lan egiteko grina handia duela aitortzen du eta batzuetan etxera edo oporretan eramaten du lana. Berari dagokio ardurapean dituen 60 zeladoreen eta bi arduradunen eginkizunak koordinatzea.

Horretaz gain, langile horien txandak eta atsedenaldiak antolatu behar ditu. Germanek esaten du haien lanari garrantzi txikia ematen zaiola, baina aipatzen  du pazientearen ongizateari  asko laguntzen diola.

Germanek azpimarratu nahi du ondo egindako lanaren garrantzia. “Lan bikaina izan dadin ehuneko ehun eman behar duzu” adierazten du Germanek irribarretsu