Ignacio Diez doktorea, Araba ESIko pediatra, Diabetesari buruzko Nazioarteko Simposium izenekoan saritu zuten

Internacional Diabetes Centerek (IDC) ematen duen Donnell D. Etzwiler International Scholar nazioarteko saria jaso du.  Sari hori, irailaren 10ean, Munichen eman zioten Diabetesari buruzko Nazioarteko Simposium izenekoan, hain zuzen ere.

Sari horrek diabetes, sindrome metaboliko eta baliabide terapeutikoen ikertzaile gazteen lana lehenesten du, halaber, berritzaile eta ikertzaile lanetako ekarpenak nahiz ibilbide profesionala aintzat hartzen dira.

Sariaren historiari begira, mende honekin batera hasi baitzen, nabarmendu behar da Endokrinologia arloko pediatra bati inoiz ez diotela halakorik eman. Lehengo urteotan saritutakoen artean mundu osoko ikertzaile endokrinoak daude.

Sariak ibilbide profesionala aitortzeaz gain, Mayo Klinikan eta Minneapolis IDCn Profesor & Scholar Asistant egoteko ere aukera ematen du astebetez. Egonaldia 2017ko udaberrian izango da, horren bidez, beste ikertzaile batzuekin harremanetan jarri, diabetes tratamenduaren azken joerak ezagutu eta tratamendu horiek saria jaso duten jatorrizko herrietatik inportatzea du xede.

Sari hori Araba ESIri berritasun handia ekarri ez ezik, bere profesional bat nabarmentzeko aukera ere bada.