Magialdia, Araba ESIn

Ospitalera ailegatu zen magia Pediatria Zerbitzuan ingresatutako umeen onerako.

Pasa den irailaren 13an, AUO Txagorritxuko areto nagusian, hain zuen ere, umeen eta helduen gozamena piztu zuen Diego Calavia magoak. Izan ere, “Hobeto sentiarazteko magia” izeneko ikuskizuna interaktiboa zein biziaz gozatzeko aukera eman ziguten antolatzaileek.

Gasteiz hiriburuko Magialdiaren XXVIII Nazioarteko Festibalaren barne sartuta zegoen ekitaldi hori.

Diego Calaviak magiaz eta umorez betetako ikuskizuna eman zuen eta umeak eszenatokira gonbidatu zituen non haren trukuen protagonista umeak beraiek bihurtu zituen. Ikuskizuna amaitutakoan ekitaldira joan ezineko hainbat ume bisitatu zituen Pediatria eremuan eta “etxerako” berariazko magia saioa eskaini zien.

Antolatzeko lanetan jardun zutenen artean, berriro ere, Rosa Sanchez Pediatriako gainbegiralearen aipamena egin beharrekoa da.