“Ikertzea etorkizunean inbertitzea da”
Intza Garin Elkorok, 34 urteko zarauztarrak, hamarkada bat darama ikerkuntzan. Biologoa eta biokimika da eta laneko ibilbidea hasi zen Gurutzeta Unibertsitate Ospitalean, diabetes monogenetikoari buruzko tesia egiten.
Duela sei urte, Guiomar Perez de Naclaresekin batera sortu zuen Genetikako laborategia, orduan Txagorritxu ospitaleko Ikerkuntzaren menpe zegoena. Geroago, taldean sartu zen Elena Beristain.
Bere lanaren ardatza gaixotasun arraroak da: hain zuen, inpronta gaixotasunak izenekoak. Haien prebalentzia txikia da, patologiaren arabera, 13000-10000 pertsonako kasu bat. Ikertzaile hauek gene berriak eta elementu erregulatzaileak aztertzen dituzte gaixotasun horien jatorriak bilatzeko. AUOko Genetikako Laborategia zentro erreferentedun bat da inprontako gaixotasunetarako, lanak argitaratzen baitituzte aldizkari espezializatuetan. Duela gutxi, gai horri buruzko liburu monografiko bat argitaratu dute. Era berean, elkarlanean aritzen dira ospitaleko beste arlo batzuekin: Loaren Unitatea, Psikiatria edo Kardiologia, kasu.
Pasa den azaroan, Intzak jaso zuen Arabako Unibertsitate Ospitaleko aitortza, ikertzaile hasiberria kategorian. Berak eskertzen du saria “ikusten duzulako zure lana baloratua dela eta agerian uzten duzulako”, esaten du Intzak. Bere ustez, “ikertzea etorkizunean inbertitzea da”.