Javier Arrizabalaga-k lan-osasunari utzi egin dio, Txagorritxun lau bosturteko eman ostean
Javier Arrizabalagak, gure ospitaleko historiko batek, AUO Txagorritxuko Lan-osasuna Unitateari utzi egin dio, antzeko lanak egiteko Zuzendaritza Nagusian. Estimu eta balio profesional handiko pertsona horrek bere lankideei agurra bidali nahi izan die betidanik berarentzat izan den “etxetik”:
“Javier Arrizabalaga nauzue. Orain dela 21 urte Txagorritxuko Lan-osasuna Unitatean hasi nintzen laneko mediku gisa, hau da, langileen mediku gisa. Azken hiru urteotan AUOko lan-osasuneko mediku ibili naiz, eta azken boladan Olagibel kalean Jose Atxotegin baino denbora gehiago eman dut.
OSARABA jaioberria dugunez gero, plataforma berri hau aprobetxatu nahiko nuke guztiok agurtzeko, eta animatu nahi zaituztet komunikazioa errazteko bide gisa duzuen ezinbesteko funtzioan. Halaber, hau esan nahi dizuet:
neu ere beste lan batean hasi naiz, laneko mediku gisa, baina Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian, nahiz eta hau beti izango den “neurea”.
Esku onetan utzi zaituztet, Lan-osasuneko talde osoarekin, bai Santiagon (Mila, Maite, Pili eta Elenarekin), bai Txagorritxun (Ester, Rakel, Maite, Josune, Alberto, Inma
eta Manolo); gainera, Claudia P.S., Claudia S.P eta Jesus BAMEen laguntza dute.
Bukatzeko, aprobetxatu nahi dut eskerrak emateko, besarkada bat bidaltzeko eta suerterik handiena OSARABAk dakarren guztiari.