Kardiologiako II. Jardunaldia kalean bertan
Ekitaldia uztailaren 2an, asteartean, izango da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian
Ateak 16:15ean irekiko dira eta sarrera librea izango da lekua bete arte
Arabako ESIko Bihotz Errehabilitazioko Unitateak antolatu du, bigarren urtez jarraian, ekitaldi hau, komunikazio informalerako eta osasun-profesionalen eta pazienteen arteko ideia-trukerako giro egokia sustatzeko.
Helburua gaixotasun koronarioarekin (normalean bihotzekoa esaten zaio) lotutako alderdiak modu eskuragarrian jorratzea da, eta bihotza gaixotzeko arrazoiak aztertzea, baita bizitza gaixotasun kroniko batekin nola maneiatu eta beldurrari eta ziurgabetasunari nola aurre egin ere. Gainera, ariketa fisikoari eta nutrizioari buruzko aholkuak eta trikimailuak eskainiko dira, baita lan-esparrurako gomendioak ere.
II Jornada Cardiología a pie de calle