l. Osasun Digitaleko Lehen Sarietan aitortu dute Arabako Ikerkuntza Unitatea
Arabako Ikerkuntza Unitateari diploma bat eman diote Osasun Digitaleko Ekimen Publikorik Onena izan delakoan ”SMSalud para deshabituación tabáquica” programagatik, Madrilen, pasa den asteazkenenan izan den Osasun Digitaleko Sarien lehen edizioan.
Mediforum taldeak, SaluDigital.es eta ConSalud.es argitaratzen duen konpainiak SaluDigital 2017 sariak entregatu ditu pribatuak zein publikoak diren ekimenik onenak aitortzeko. Ekimen horiek teknologia sanitarioak baliatzen dituzte eta guztien adierazgarria da. Horiek horrela, ekimen digitalak 10 kategoritan saritu eta aitortu dituzte pertsonen osasuna eta bizitza hobetzen jardun dutelako.
Raquel Cobos, Antxon Apiñaniz, Arantza Saéz de Lafuente, Naiara Parraza eta Felipe Aizpuru ikertzaileek gauzatu dute “SMSalud para deshabituación tabáquica” programa, berorretan ahozko eta idatzizko aholku sanitarioa emateaz gain motibaziozko eta adorezko mezuak bidali ere egiten dituzte telefono mobilaren bidez.
Arabako Ikerkuntza Unitateak egindako eta argitara eman berri izan den ikerketaren arabera pazienteen %24k utzi zion erretzeari sistema hori baliatuz, aholku sanitarioa jaso zutenen artean, ordea, %12k soilik lortu zuten erretzeari uztea.