Arabako Medikuen Elkargoak ICOMA Ikerkuntza Saria eman zion Araba ESIko Fisika Medikoaren eta Medikuntza Nuklearraren lan-taldeari
Arabako Medikuen Elkargo Ofizialak ICOMA Ikerkuntza Saria eman zion Araba ESIko Fisika Medikoaren eta Medikuntza Nuklearraren lan-taldeari “Irudi medikoaren tratamendua eta pazientearen segurtasuna” lanagatik.
Sari hau barne biltzen da ICOMAk 2016ko Ekitaldian egin zituen hainbat aitortzaren artean: elkargoak, profesionalak, solidarioak eta artistikoak. Ekitaldia abenduaren 16an, Vitoria-Gasteizko Artium museoan egin zen, eta, Arabako medikuen topagunea bilakatu zen.
Sariak Arabako Unibertsitate Ospitaleko profesional-talde horren lana aitortzen du “irudiak gidatutako biopsiaren kit” proiektu baten garapenean. Izan ere, biopsiak egiteko dispositiboa da eta positronen igorpena baliatuz tomografiaren irudia garatzen du.
Horren gaineko berriak:
Araba ESI geratu da finalista Quality Innovation of de Year 2016 nazioarteko sarian
‘PET biopsia egiteko kita’ izeneko proiektuak lortu du FIPSE-ko laguntza bat