Laster hasiko dira Obrak AUOn

Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Plan Gidatzaileak paperak utzi eta obrak gauzatuko ditu udaberri honetan.

AUO berriaren lehen ekintzak Santiago egoitzako Klinika Oftalmologikoa egokitzean jarriko du arreta; zehazki, B pabilioiko lehen solairuan.
Otsailaren 25ean, EHAAn argitaratu zen berritzeko obren lizitazioa. Eskaintzak aurkezteko azken eguna martxoaren 24a da.

Obra horien ondoren, beste batzuk egingo dira bi egoitzetan, ekitaldi honetan, eta unean-unean emango dizuegu horren guztiaren berri.